Teresa Icaza

Teresa Icaza (Panama, 1940ko urriaren 12a - Ibidem, 2010eko azaroaren 6a) Panamako artista plastikoa izan zen.

Teresa Icaza
Bizitza
JaiotzaPanama Hiria, 1940ko urriaren 12a
Herrialdea Panama
HeriotzaPanama Hiria, 2010eko azaroaren 6a (70 urte)
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala

Biografia

Teresa Icazak nerabezaroan izan zuen bere lehen hurbilketa margolaritzara, klase batzuk hartu zituenean, nahiz eta bere formazio artistikoa gehienbat autodidakta izan zen.

Hirurogeiko hamarkadan bere ibilbidea hasi zuen eta Antonio Alvarado eta Mario Calvit artistekin ikasi zuen, bere lagun eta tutore bihurtu zirenak. Ondoren, margolariak abstrakzioari buruzko ideiak eta ehundurak eta collageak sortzeko teknika desberdinak azaldu zituen, bere estilo artistikoaren funtsezko elementuak.

Ibilbidea

Arte garaikideko aitzindaritzat hartzen da, batez ere emakumeentzat pinturatik bizitzea zaila zen garai batean, eta Panamako collage eta teknika mistoen hasieratzaile gisa ere bai.[1]

Estiloa

Bere obra handiak hainbat fase igaro zituen bere estiloan. Icaza batez ere kolorea, balio abstraktuak eta argiaren irudikapena bezalako osagaietan fokatu zen.

Ondoren, sormen horren paleta kromatikoa pixkanaka eraldatzen joan zen, hasieran tonu iluneko paisaiak eta gaueko giroak zituelarik, eta azentu beroko obrak eta soluzio erdi-itxurazkoak bilakatu zen.[2]

Tania Iglesiasek hau esan zuen: “Icazako paisaiak –nahiz eta zeinu ezagunetara bidali– artista honen pertzepzio intimo eta ezkutuaren bidez iragazi dira. Lan horretan, abstrakzioaren arloetan trebatutako sortzaile baten hizkuntza-memoria atzematen da”.[2]

Mónica Kupfer arte-kritikariak hauxe esan zuen bere lanari buruz: “bai lehen urteetako espazio sideralek, bai argi-horizonteak zituzten ondorengo baso malkartsuek barne-errealitateak adierazteko eta mundu urrun eta ideal baten ilusioa adierazteko bide gisa balio izan zioten”.[3]

Artista elementu kosmikoetan, zeruko gorputzetan eta sateliteetan inspiratu zen -bere etapa batean- eta Crónicas marcianas deitu zion bilduma horri Ray Bradburyren lanari aipamen zuzena eginez. Zuhaitz ospetsuetara iritsi aurretik abstraktuaren erakusketa oso bat zegoen. Hala ere, bere zuhaitzak ez ziren errealitatearen antzekoak, tonu urdin, laranja eta gorrixken enborren aldeko apustua egin zuen. [1]

La Prensa egunkariak artista hil eta egun batzuetara artikulu bat argitaratu zuen, bere lanaren bilakaera laburbilduz. [4]

« Era un torbellino. Aplicó diferentes estilos y experimentó con diversas técnicas, desde la abstracción con la que dio comienzo su carrera formal, a las influencias literarias como lo fue Crónicas Marcianas, de Ray Bradbury, que inspiró una serie que le llevó al que sería su gran tema: la naturaleza  »
André Mauricio. La Prensa (14/11/2010)

«Nire amak hautematen zuena interpretatzeko modu berezia zuen eta bere gogo-egoera bere lanetan islatzen zen, batez ere koloreetan», gogoratu du Irene González Icazak bere alaba ere artikulu berean.

Erreferentziak

  1. «Teresa Icaza, de lo abstracto al paisaje | La Prensa Panamá» www.prensa.com 2018-01-30.
  2. (2003): Arte contemporáneo de Panamá: 15 artistas panameños, Galería Arteconsult, Maison de l´Amerique Latine de Monaco.
  3. LatinOLStudio.com. (2018-02-04). «¿Quién fue Teresa Icaza?» LatinOL.com.
  4. Mauricio, André. (2010eko azaroaren 14a). Teresa Icaza, una vida entre pinceles. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.