Teresa Herrera Bandera

Teresa Herrera Bandera (galizieraz: Bandeira Teresa Herrera) A Coruñan urtero jokatzen den estropada da. Gaur egun Galiziako Traineruen Ligaren barnean sarturik badago ere sona handiko bandera da, bi jardunalditara jokatzen dena.

Teresa Herrera Bandera
Sorrera1986
HerriaCoruña, Galizia
PartehartzaileakGaliziako Liga
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienGizonezkoak:
Galizia Samertolameu (11)
Emakumezkoak:
Galizia Riveira (3)
Azken ekitaldia2022
Irabazlea(k)Gizonezkoak:
Galizia Ares
Emakumezkoak:
Galizia Chapela

Egitura

Bi jardunaldi dituen Galiziako estropada bakarra da. Hasierako urteetan bi jardunaldietako denborak batzen ziren. Gaur egun lehenengo jardunaldian Galiziako ligatako traineru guztiek hartzen dute parte eta gizonezkoen hamar traineru onenak eta emakumezkoen bost onenak sailkatzen dira bigarren jardunaldirako. Bigarren jardunaldiari "Finala" esaten zaio, traineruak hutsetik hasten baitira berriro.

Historia

Lehenengo ekitaldietan euskal traineruak izan ziren nagusi. 2001 arte Teresa Herrera Saria jokatu zen eta 2002tik aurrera Bandera ematen zaio irabazleari. Bi aldiz jarraian edo hiru aldiz txandakatuta irabazi behar da Bandera bera eskuratzeko.

2007 urteko ekitaldian itsaso zakarra zen eta olatu batek Chapelaren trainerua bitan zatitu zuen. Momentu larriak bizi izan ziren eta bost arraunlari ospitalizatu beharra izan zen[1].

2019 urtean lehenengo jardunaldia Ligako jardunaldia izan zen eta aldi berean iganderako sailkapen estropada ere bai. 2. jardunaldian Bandera bera jokatu zen. Horrela beraz, emakumezkoen estropadan Ligan ez zebilen Náutico de Riveirak igandean bakarrik jokatu ahal izan zuen, eta bandera eraman ere bai.

2020an estropada bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz, hainbat taldetan positibo emandako arraunlariak baitzeuden[2].

Palmaresa

Teresa Herrera Bandera, 2012an.
UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1986KaikuSamertolameuSantoña
1987ZumaiaOrioSan Juan de Tirán
1988SanturtziZumaiaSamertolameu
1989SanturtziSamertolameuSan Juan de Tirán
1990ZierbenaCiudad de SantanderSamertolameu
1991OrioZierbenaChapela
1992OrioZierbenaSamertolameu
1993SamertolameuTiránZierbena
1994SamertolameuCastropolChapela
1995TiránSamertolameuAmegrove
1996TiránPerilloCastropol
1997TiránPerilloMecos
1998TiránPerilloMecos
1999AmegrovePerilloMecos
2000TiránMecosAmegrove
2001TiránPerilloMecos
2002MecosCabo da CruzTirán
2003SamertolameuNáutico de VigoAres
2004SamertolameuAmegroveNáutico de Vigo
2005PerilloSamertolameuAmegrove
2006AmegrovePerilloNáutico de Vigo
2007¹TiránSamertolameuChapela
2008SamertolameuNáutico de VigoEsteirana
2009MecosChapelaPerillo
2010Cabo da CruzSamertolameuAmegrove
2011AmegroveCabo da CruzChapela
2012AmegroveSamertolameuChapela
2013SamertolameuChapelaCabo da Cruz
2014SamertolameuAmegrovePerillo
2015AmegroveMugardosMecos
2016TiránCabo da CruzAres
2017SamertolameuMecosPuebla
2018SamertolameuAresMecos
2019AresSamertolameuMecos
2020²ez zen jokatu
2021SamertolameuCabo da Cruz BMera
2022SamertolameuBueuTirán
2023AresChapelaTirán
  • ¹ 2007an bigarren jardunaldia bertan behera gelditu zen, bigarren txandan olatu batek Chapelaren trainerua itzuli eta bitan zatitu baitzuen.
  • ² 2020ko ekitaldia ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez.

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Samertolameu111993, 1994, 2003, 2004, 2008, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022
Tirán81995, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2007, 2016
Amegrove51999, 2006, 2011, 2012, 2015
Santurtzi21988, 1989
Orio21991, 1992
Mecos22002, 2009
Ares22019, 2023
Kaiku11986
Zumaia11987
Zierbena11990
Perillo12005
Cabo da Cruz12010

Emakumezkoen Bandera

2021. urtetik aurrera Bandera ematen da.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2014¹SamertolameuCabo da Cruz-
2015ez zen jokatu
2016Cabo da CruzChapelaA Cabana-Ferrol
2017Mecos-RiveiraCabo da CruzA Cabana-Ferrol
2018Náutico RiveiraVilaxoanPerillo
2019Náutico RiveiraMecos-CoruxoCabo da Cruz
2020bertan behera
2021ChapelaPerilloTirán
2022Cabo da CruzChapelaMugardos-A Cabana
2023ChapelaRianxoCesantes
  • ¹ 2014an bi traineru soilik izan ziren eta ez da ekitaldi ofizialtzat hartzen.

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Náutico Riveira32017*, 2018, 2019
Cabo da Cruz22016, 2022
Chapela22021, 2023
Mecos12017*

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Los remeros de Chapela salvan sus vidas tras partirse en dos su trainera» La Voz de Galicia 2007-08-06 (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Suspendidas las regatas de Esteiro y Muros» La Voz de Galicia 2020-08-20 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.