Teresa Helbig

Teresa Helbig (Bartzelona, Katalunia, 1963ko irailaren 15a) kataluniar moda-diseinatzailea da. 2023an, Modaren Diseinuaren Sari Nazionala jaso zuen.[1][2]

Teresa Helbig
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1963ko irailaren 15a (60 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea
Jasotako sariak

Ibilbidea

1980ko hamarkadan ekin zion bere ibilbide profesionalari, erakusleiho-apainketan.[3][4] 1996an kaleratu zuen lehen moda-bilduma.[2] Aitzindaria izan zen moda-sorkuntzak ikusle handiengana hurbiltzen, fashion films sortuz eta desfilearen ondoren diseinuak merkaturatuz.[4][5]

Hainbta lan nabarmen egin ditu: Balet Nazionalaren lan baten jantziak, Eskola Britainiarraren uniformeak edo Iberia airelineako langileen jantziak sortu, azken horretako lehen emakumea izan zen.[4][6]

Aintzatespenak

  • Bere ibilbidean, Diseinatzaile Nazional Onenaren Glamour Saria jaso zuen, Diseinatzaile Berri Onenaren Marie Claire Modaren Prixa.[3][4]
  • 2010ean, 2012an eta 2019an, Madrilgo Mercedes -Benz Fashion Week Bilduma Onenaren Saria eman zioten.[7][8][9]
  • 2020an, LCI Barcelona Diseinuko Goi Eskolak Felicidad Duce saria eman zion. Saria Felicidad Duce Ripollés Modako Eskolaren fundatzailearen omenez sortu zen, diseinuko eta modako pertsona garrantzitsuenak saritzeko.[10][11]
  • 2023an, Modaren Diseinuko Sari Nazionala irabazi zuen, Kultura Ministerioak modari dagokionez emandako sari gorena, eta Amaya Arzuaga, Ágatha Ruiz de la Prada, Sybilla eta Ana Lockingen atzetik bosgarren emakumea izan zen.[12][13]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.