Teresa Errandonea

Teresa Errandonea Fernandez Barrena (Irun, 1994ko azaroaren 15a) gipuzkoar atleta da,[1] oztopo lasterketan espezializatua dagoena. 60 metro hesi lasterketan 8:00 segundutako marka lortu zuen 2020an. Super Amara BAT taldeko kirolaria da.

Teresa Errandonea
Bizitza
JaiotzaIrun, 1994ko azaroaren 15a (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Oztopo lasterketa
luzera-jauzia
100 metroko hesi-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Twitter: trserrandonea IAAF: 14417347 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Zortzi urterekin hasi zen eskola kirolean eta ordutik lasterketak egin izan ditu. 2017an 100 metrotako oztopo lasterketan 13:37 segundutako marka egin zuen Lillen (Frantzia) Europako taldekako txapelketan.[2] 2019an Donostian marka berdintzea lortuko zuen. 2018an Ramón Cid entrenatzailearekin hasi zen prestatzen[2] eta 2019an Espainiako aire libreko txapelduna izan zen 100 metrotako oztopo lasterketan. 2020an pista estalian Espainiako txapelketa irabazi zuen eta Madrilen jokaturiko World Indoor Tour jardunaldietan 60 metrotako hesi lasterketan markarik onena lortu zuen, 8:00 segundu. Espainia mailan historiako hirugarren marka da, espainiar nazionalizaturiko bi atleta nigeriarren atzetik.[3]

Beste modalitate batzuk ere landu izan ditu; luzera jauzia, heptatloia, errelebo lasterketak...

2024ko otsailaren 15ean Donostiako prentsaurreko baten bidez, erretiratuko zela jakinarazi zuen. Teresa Errandoneak, Tokioko ballista nazional eta olinpiko onenak, azken bi urteetan lesioen ondorioz, lehiaketatik alde egingo du.[4][5][6]

Palmaresa

  • Espainiako txapelketak:
    • 100 metro oztopo lasterketa aire librean:
      • Txapelduna (1): 2019
      • Bigarrena (2): 2017, 2018
      • Hirugarrena (1): 2016
    • 60 metro oztopo lasterketa pista estalian:
      • Txapelduna (1): 2020
      • Bigarrena (3): 2017, 2018, 2019

Markak

  • 60 metro oztopo lasterketan, pista estalian: 8:00 segundu (Madril, 2020)
  • 100 metro oztopo lasterketan, aire librean: 13:37 segundu (Lille 2017 eta Donostia 2019)
  • Luzera jauzian: 6'10 metro (Donostian, 2019)[7]

Erreferentziak

  1. www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  2. (Gaztelaniaz) Pérez, Por Ismael. (2021-01-11). «Teresa Errandonea corre los 60m. vallas en 8,18s y lidera el fin de semana en pista cubierta» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Teresa Errandonea vuelve a batir su récord en 60 m vallas» El Correo 2020-02-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  4. (Gaztelaniaz) Echavarren, Enrique. (2024-02-16). ««El atletismo lo ha sido todo en mi vida»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-15). «Teresa Errandonea, una atleta de casa e internacional que se despide del alto nivel en familia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  6. «Teresa Errandoneak agur esan dio atletismoari» Berria 2024-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  7. Beldarrain, Gabriel. (2019-05-08). «Gabriel Beldarrain: Campeonato de Euskadi de Clubes. Las chicas» Gabriel Beldarrain (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.