Teresa Eguibar

Teresa Eguibar Galarza (Madril, 1940ko uztailaren 5a - Ibídem, 2000ko urtarrilaren 26a) espainiar eskultorea izan zen.[1]

Teresa Eguibar
Bizitza
JaiotzaMadril, 1940ko uztailaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2000ko urtarrilaren 26a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Ibilbidea

Eguibar kultur arloarekin lotutako familia batean jaio zen. Batxilergoko ikasketak Madrilen egin zituen kantu ikasketekin batera. [2] Marrazketa eta pintura praktikatzen hasi zen, eta zeramika eta esmaltearen eremuan zenbait saio egin ostean, eskultura lanetara bideratu zituen ahaleginak. 1955etik 1957ra Madrilen eta Parisen bere kabuz ikasi ondoren, 1958an Lorenzo Frechilla eskultorearen estudiora jo zuen eta harekin harreman erromantikoa hasi zuen. Gerora, berarekin ezkontzeaz gain, bikote profesionala ere izan ziren, lana eta zirkulu artistikoak partekatuz.[3]

60ko hamarkadan Parisera joan ziren, eta ekialde-mendebalde taldeko kide izan ziren.Talde hori hainbat herrialdetako artistek osatzen zuten. Une horretatik aurrera, artista sarritan hasi zen erakusketak egiten nazioarteko erakusketetan, kritika aldetik arrakasta handia lortuz. Etapa honetan lehen sariak jasotzen ere hasi zen.[4] Bere piezak hasiera batean figurazio espresionistaren barruan kokatzen ziren, baina estilo hori alde batera utzi eta abstrakzioan murgildu zen.

1969an, Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroko ikastaroetara joan zen. Bertan, zientzia konputazionala modu esperimentalean aplikatzen ari ziren hainbat arlotan, besteak beste, arte plastikoetan.Eguibarrek eskultura esperimentaleko zirriborroak egin zituen ordenagailu batekin, nahiz eta laster utzi zituen proba zibernetiko horiek. Hala eta guztiz ere, 1971. urtean ospatu zen Madrilgo Palacio de Exposiciones y Congresos Arte Informatikoko Erakusketan parte hartu zuen. [5] 70 eta 80. hamarkadetan talde eta banakako erakusketetan parte hartzen jarraitu zuen, hainbat sari jasoz.

1990ean, Frechilla-Eguibar bikoteak erakusketa bateratua planifikatu zuten beren alaba Karlarekin, Madrilen jaioa 1974an eta margolaria lanbidez. Baina Lorenzo Frechilla bat-batean hil zen 1990eko abuztuaren 9an. Bikotekidea galtzeak eragin handia izan zuen artistaren bizitzan eta lanean, bere jarduera artistikoa eta erakusketetan parte hartzea murriztuz.

1999an, Eguibar erabat erretiratuta zegoen eskulturatik, endekapenezko gaixotasun baten ondorioz eta 2000ko urtarrilaren 26an hil zen, Madrilen.[2]

Lana

Etapa desberdinak ezarri dira Eguibarren lanean. 1958tik 1968ra, lehenengo garai figuratiboa Emilio Greco, Marino Marini edo Giacomettiren eragin posibleekin. Etapa hau bi zatitan banatuta dago, bata izaera naturalistakoa, prestakuntza ere deitua eta bestea eskematikoagoa eta espresionistagoa.1963tik 1980ra, eskultura abstraktu garai bat gertatu zitzaion, non bere eskulturak kokatzen diren: "Forma trinkoak", oro har brontze leundukoak, eta "forma hedakorrak", altzairuzko xaflazkoak. Eguibar Espainiako abstrakzio informalaren adierazle nabarmentzat jotzen da. 1980tik 1990era, neopop arteari edo neo art-déco arteari lotutako etapa esperimental batez hitz egiten da; azken aldi hau Frechillaren forma geometrikoekin erlazionatu da. Azkenean, 1990tik 1999ra, "hedadura polikromatuak" daude.

Bere lanak biltzen dituen museo nagusiak Coruñako Museoa, Madrilgo Arte Garaikideko Espainiako Museoa, Villafamésko Arte Garaikideko Museoa Castellonen, Tenerifeko Artearentzako Espazioa, Tenerifen IBM Huarte Fundazioa eta Eskultura Informatikoa, bai Madrilen, Suediako Svendorg Museoa, Kopenhageko Struer Museoa, Helsinkiko Arte Garaikidearen Museoa, Finlandiako Arte Garaikidearen Museoa eta Budapesteko Arte Ederren Museoa.[3]

Aitorpenak

  • 1963an, Eguibarrek domina bat eskuratu zuen Zaragozako II. Bienalean
  • 1964an, Bartzelonako Arte Ederretako Kirolaren erakusketan domina
  • 1964an, bere lanetako batzuk New Yorkeko Espainiako pabiloian erakutsi ziren
  • 1965ean Bruselako Nazioarteko Erakusketan egon ziren ikusgai.
  • 1966an, banakako erakusketak egin zituen Kopenhagen, Compagnistraede galerian eta Aachengo Kleine galerian.
  • 1993ko apirilean, Valladolideko Diputazioak Eguibarren erakusketa-omenaldia antolatu zuen, bere lanaren bideo baten edizioarekin batera. 1994an argitaratu zen bere lehen monografia. [6]

Erreferentziak

  1. «Teresa Eguibar Galarza | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) Pérez, Raquel Barrionuevo. (2012-01-01). Hijas de la posguerra, escultoras de la transición: (1939 - 1978). Vision Libros ISBN 978-84-9011-478-0. (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  3. Hernández, Publicado por Hortensia. Teresa Eguíbar Galarza escultora. (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  4. «Teresa Eguíbar» www.esculturaurbana.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  5. (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «Los orígenes del arte cibernético en España : el seminario de Generación Automática de Formas Plásticas del Centro de Cálculo de la Universidad de Madrid : (1968-1973) / Enrique Castaños Alés» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  6. (Gaztelaniaz) Valladolid, Tribuna de. (2012-09-27). «Diputación rescata la obra del matrimonio Teresa Eguíbar y Lorenzo Frechilla» www.tribunavalladolid.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.