Teresa Berganza
Teresa Berganza Vargas (Madril, 1933ko martxoaren 16a - San Lorenzo de El Escorial, 2022ko maiatzaren 13a) espainiar mezzo-sopranoa izan zen. Kantua eta pianoa ikasi zituen Madrilgo Kontserbatorioan. 1957an, Dorabellaren papera eskaini zioten Mozarten Così fan tutte operan, Aix-en-Provencen. Hurrengo urtean, interpretazio bikainak egin zituen mundu zabaleko hainbat lekutan. Besteak beste, Isolier izan zen Rossiniren Comte Ory operan, Milango La Scala antzokian; Cherubino, Mozarten Figaroren ezteiak operan, Britainia Handian; eta Isabella, Rossiniren L´italiana in Algeri operan, Estatu Batuetan. 1960an, Rosinaren papera egin zuen Rossiniren Il barbiere di Siviglia operan, Londresko Covent Gardenen, eta 1967an, lehen aldiz abestu zuen New Yorkeko Metropolitan Opera Housen. Estilista bikaina izan zen, eta maisutasun handiz abesten zituen bereziki kanta espainiarrak eta Rossiniren operak.
Teresa Berganza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Teresa Berganza Mariana |
Jaiotza | Madril, 1933ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | San Lorenzo de El Escorial, 2022ko maiatzaren 13a (89 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Félix Lavilla Munarritz (1957 - 1977) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, aktorea eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Academia de las Artes Escénicas de España |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
teresaberganza.com | |
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.