Terek
Terek (errusieraz: Те́рек, ˈtʲerʲɪk ahoskatua; georgieraz: თერგი, Tergi; osetieraz: Терк, Terk, avareraz: Терек, Terek, txetxeneraz: Теркa, Terka) Iparraldeko Kaukasoko ibai nagusienetako bat da. Georgiako Kazbek mendian sortua, Errusiako federazioan sartu eta Ipar Osetia-Alania, Txetxenia eta Dagestan Errepublikak zeharkatzen ditu. Kaspiar Itsasora isurtzen da, 100 km² baino gehiagoko delta osatuz. Terek ibaiaren bazterreko hiri garrantzitsuenak Vladikavkaz, Mozdok eta Kizlyar dira.
Terek Терек (ru), თერგი (ka) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 623 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°37′17″N 44°14′51″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Mkhare | Mtskheta-Mtianeti |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 43.200 km² |
Arro hidrografikoa | Terek River Basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 305 m³/s |
Iturburua | Mount Kazbek (en) ![]() |
Bokalea () | Kaspiar itsasoa |
Hidrometria
Terek ibaiaren emaria Stepnoïen, Groznitik (Txetxenia) 40 kilometrora, 73 urtez (1912-1985) neurtua izan da. Gune horretan, drainatutako eremuak 35.400 km² ditu, arro osoaren %82. Emari handiena ekainetik abuztura izaten da, Kaukasoko gailurretako elurra eta glaziarrak urtzen direnean, eta txikiena azarotik martxora bitarte.
Terek ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Stepnoïen neurtuak
Datuak: 1912 eta 1985 artean[1]
![](../I/5ca0e814e497a420c32c77b758819fb5.png.webp)
![](../I/View_of_Vladikavkaz.jpg.webp)
Erreferentziak
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |