Tere Irastortza

Tere Irastortza (Zaldibia, Gipuzkoa, 1961eko otsailaren 23a) euskal idazlea da. Olaberrian (Gipuzkoa) bizi da[1]. Bere poema liburu batzuk Kritika Saria jaso zuten. Poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantsesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegatsen[2][3], Jakinen eta Eganen ere argitaratu izan ditu saio laburrak[4].

Tere Irastortza

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaZaldibia, 1961eko otsailaren 23a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOlaberria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna, idazlea, itzultzailea eta poeta
Enplegatzailea(k)UNED  (1983 -  1996)
Andramendi Ikastola  (1996 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskal Idazleen Elkartea
Euskal PEN Kluba
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Inguma: tere-irastortza-garmendia Literaturaren Zubitegia: 120

Bizitza

Euskal Filologia eta Hispaniar Filologia ikasketak egin ondoren, emakumeari buruzko literaturan, semantikan eta ideologian interesa agertu zuen.

1983 eta 1996 artean, Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan lanean jardun zuen poeta zaldibiarra, euskara atalean[5][6] eta gero Beasaingo Andramendi Ikastolako zuzendaria iza da 1996tik aurerra[7].

Elkarte eta erakunde ezberdinetan parte hartu du. 2001ean, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten, Andolin Eguzkitza ordezkatuz eta kargu hartan aritu zen 2006 arte. EIEko kide zela Bergarako Idazle Eskola sortu eta bertako irakasle eta zuzendaria da sortzetik 2003an. Euskal Pen Klubaren sortzaileetarikoa izan zen, 2004ean[8].

BI seme-alaben ama ere bada.[9]

Literatura ibilbidea

Bere lehen obra 1980an argitaratu zuen Gabeziak poesia liburua. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero.[9] Urte berean Kritika Saria euskarazko poesiari saria jaso zuen lan honegatik[6][5].

Hostoak. Gaia eta gau aldaketak (1981) poema liburuarekin Resurreccion Maria de Azkue sariaren accesit bat irabazi zuen[5]. Lan hau Bilbao Aurrezki Kutxak argitaratu zuen saria eman ondoren 1982an.

2003. urtean Espainako Kritika Saria errepikatu zuen Glosak esana zetorrenaz lanarekin. Aldi berean Espainiako Poesia Sari Nazionalean finalista izendatua izan zen[5].

Poesia alde batera utzi gabe, saiakera ere jorratu du, 2008an Izendaezinaz, Jainkoaren eta haren izendaezinaren kontzeptuaz eta XXI. mendeko gizadiari buruz diharduena, argitaratuz[10][11] eta 2017an Txoriak dira bederatzi, egilearen hausnarketa, aforismo, poema eta abarrez osatua[12].

Liburuak argitaratzeaz gain, hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte, adibidez, aldizkari ugarien sortzaile izanik: Susa, Kandela[13], Goierritarra eta Kalegats besteak beste. Beste aldizkari hauetan berriz, Maiatz, Ttu-Ttua, Administrazioa Euskaraz, Egan, Karmel, Hegats eta Argian poema eta ipuinak argitaratuz kolaboratu du. Euskadi Irratiko Klasikoen Giltzak musika saioaren idazketa ere bost urtez zuzendu zuen.

Itzulpengintza lanetan ere dihardu Irastortzak, Marià Manent katalanetik eta Edmon Jabés eta Marina Tsvetaieva frantsesetik, poeten lanak euskaratuz[1][5].

Lanaren kritika

Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak
Audioa
Tere Irastortza, Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak liburuko Itsasoak lehorra garaitu ezin duenean poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2000

Koldo Izagirreneren eritziz obra oparoa du Tere Irastortzak, anitza, estilo desberdinetakoa, baina ingurutik baitaratzen ditu beti bulkorik jasoenak: hitzetatik sortzen baldin badu poema, esperientziatik sortzen du ideia[14].

Jon Kortazarren esanetan berriz sortzaile honek txikitasunaren eta gutxienekoaren gainean egiten du poesia[15]. Poemagintzari dagokionez, bi joera bereizteko beharra ikusi zuen Kortazarrek: Sarrionandiaren eragina eta emakumeek idatzitako literaturak hartu zuen garrantzia[16]. Bada, testuinguru horretan agertzen dira Tere Irastortzaren testuak. Idazleak berak bere poetikaz iritzitakoa jasotzen du Kortazarrek hurrengo lerrootan:

“Irastortzak dio bere poemagintza idealizazioranzko ibilaldia dela eta poesia idatziz soilik mundua ez dela aldatuko baldin badaki ere, bere lanak hasieran hurbileko eta eguneroko munduarekiko loturak aurkitzea xede bazuen ere, emeki-emeki bere baitako adierazpidetik abiaturik poesia minimalistarantz egin du, izan ere, poesia on guztietan ageri diren gaiak baliatzen baditu ere, egileak egia handien aurrean dituen usteak ediren baikenitzake: amodioa, bizitza eta heriotza” (Kortazar, 2003, 235)[5][17].

Glosak. Esana zetorrenaz
Audioa
Tere Irastortza, Glosak. Esana zetorrenaz liburuko Jada eklipsea poemaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2003

Lanak

Eta orain badakit
Fitxategi:.jpg
Audioa
Tere Irastortza, Eta orain badakit liburuko Ezari emanak galdu egiten ditugu poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2011

Poesia

  • Gabeziak (1980, Kriselu)
  • Hostoak. Gaia eta gau-aldaketak (1983, BAK)
  • Derrotaren fabulak (1986, Pamiela)
  • Osinberdeko kantoriak (1986, Pamiela)
  • Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua (1994, Pamiela)
  • Gabeziaren kanthoreak: poema bilduma (1995, Pamiela), egileak berak apailatutako antologia
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoreak (2000, Pamiela)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Tere Irastortza (2002, Susa), Koldo Izagirreren edizioa
  • Glosak. Esana zetorrenaz (2003, Pamiela)
  • Urbasa (2004, Irudi), Luis Oterminen argazkiekin.
  • Eta orain badakit (2011, Pamiela)
  • Mundua betetzen zenuten (2015, Pamiela)
  • Antxetak itsasontzi direla = Veleros que parecen gaviotas (2017, Ediciones del 4 de agosto)
  • Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria).[18]

Saiakera

Musikatutako olerkiak

  • Ikara da  (Egun argi hartan, Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne, 1985)
  • Garena garela (Garena garela, Ur da lur) Kilometroak 2001rako prestatua.
  • Testamentuaren azken klausula (Garena garela, Ur da lur) Kilometroak 2001rako prestatua.
  • Hitza bihotzari, euskara bizitzari (Garena garela, Ur da lur) Kilometroak 2001rako prestatua.

Sariak

  • Gaia eta gau aldaketak R.M. Azkue Sarian aipamena 1981
  • Hostoak Bilbao Aurrezki Kutxak egilearen liburua saritu eta argitaratu zuen, 1982

Erreferentziak

  1. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  2. Irastortza, Tere. (2002). «Euskal literaturaren historiaren orri gehigarriak» (PDF) Hegats, 31: 17-30. orr.k. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  3. Irastortza, Tere. (2003). «Euskararen bidegileek, gerra oztopo» (PDF) Hegats, 33: 87-120. orr.k. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  4. Tere Irastortza. Webgunea. (Noiz kontsultatua: 2017/11/14).
  5. Euskal Literaturaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017/11/14).
  6. «Irastorza Garmendia, Teresa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  7. Andramendi Ikastola. (Noiz kontsultatua: 2017/11/15).
  8. Euskal Pen. (Noiz kontsultatua: 2017/11/14).
  9. Asurmendi, Mikel. (2007). Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006. Utriaske Vasconiae, 163 or. ISBN 9788493501952..
  10. kritiken hemeroteka » Erran ezina ere mintzo. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  11. kritiken hemeroteka » Elkarrizketak. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  12. kritiken hemeroteka » Oro ez da urre. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  13. Kandela. Auñamendi entziklopedia.. (Noiz kontsultatua: 2017/11/14).
  14. Zubitegia. XX mendeko poesia kaierak. (Noiz kontsultatua: 2017/11/15).
  15. Kortazar, Jon. (2009). Euskal Literatura XX. mendean. Prames, Prames or. ISBN 978-84-95116-34-5..
  16. Amaia Alvarez, Onintza Irureta, Josune Muñoz. (2014). «Aurelia Arkotxa eta Tere Irastortzarekin solasean» (PDF) Hegats, 52: 77-98. orr.k. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  17. Juaristi Galdós, Felipe. (2017). «Tere Irastortza Felipe Juaristirekin solasean» Hegats, 55: 36-41. orr.k. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  18. Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  19. Felix Ibargutxi, "Txoriak dira bederatzi" Tere Irastortzaren dietario poetikoa. El Diario Vasco, 2017ko abenduak 5. 54. orr.

Bibliografia

  • Aierbe, Axun. Tere Irastorza: Y si las palabras no existieran In Joana Sabadell-Nieto, José M. Paz Gago, Lucía Fragi & Jon Kortzar (koord.): Cien años de poesía: 53 poemas en catalán, gallego y vasco: estructuras poéticas, paútas críticas. Berna: Peter Lan, 2017
  • Aierbe, Axun. Tere Irastorza: Manual debozio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzaco escu-liburua. In Egungo euskal poesiaren historia. Bilbao: EHU, L.G. 2009
  • Iturbide, Amaia. Ahots baten bidean. Euskaldunon Egunkaria 1995/04/09
  • Juaristi, Felipe. Bizitzaren mugak. El Diario Vasco 1994/11/12
  • Kortazar, Jon. Euskal Literatura XX. mendean. Zaragoza: Pramnes, 2000
  • Kortazar, Jon. Luma eta lurra: Euskal Poesia 80ko hamarkadan. Bilbo: BBK & Labayru Ikastegia, 1997
  • Kortazar, Jon. Poesiaren paradoxa. In Jon Kortazar (zuz.): Egungo Euskal poesiaren historia. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2009
  • Lakasta, J.K. Txema Larrearen pasadizu bitxi sorta eta Tere Irastortzaren poema berriak kalean. Euskaldunon Egunkaria. 1211 zenb. 24 or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.