Teratologia
Teratologia garapen fisiologikoan gertatzen diren anormaltasunen azterketa da. Sarritan gizakien sortzetiko anormaltasunen ikerketatzat hartzen bada ere, hori baino esparru zabalagoa hartzen du: ez soilik jaiotzean, baita beste edozein edozein unetan (adibidez, pubertaroan) gertatzen diren fenomenoak aztertzen ditu, bai eta gizakiak ez diren beste bizitza formetan (landareetan barne) gertatzen direnak ere.
Teratogeno deritze, berriz, jaiotzan anormaltasunak sortzea eragiten dituzten substantziei.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.