Terapia okupazional
Terapia okupazionala, lanbide-terapia edo okupazio-terapia[1] errehabilitazioko tratamendua da, helburu terapeutikoekin erabiltzen diren ekintzetan datzana. Ekintza horien xedea da gaixotasuna prebenitu eta osasuna mantentzea, galdutako funtzioak berreskuratzen laguntzea eta desgaitasunak ordeztea, hala, birgizarteratzeko bidean, pazienteak ahalik eta autonomia-mailarik altuena lor dezan.[2]
Okupazio-zientzia terapia okupazionalaren balioetatik sortutako diziplina akademikoa da, eta giza portaerari arreta jartzen dio. Okupazioa izango da praktikaren fokua, analisiaren unitatearen aldi berean, giza okupazioaren formari (okupazioaren alderdi behagarriak), funtzioari (osasun fisikoan eta bizi-gogobetetzean nola eragiten duen) eta esanahiari (testuinguruan parte hartzeko esperientzia subjektiboa) erreparatuz.[3]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]
- Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
- Larson E, Wood W, Clark F.. (2005). Blesdell Crepeau E, Cohn ES, Boyt Schell BA ed. Ciencia ocupacional: desarrollo de la ciencia y la práctica de la ocupación a través de una disciplina académica. in: Terapia ocupacional. (10. argitaraldia) Buenos Aires: Médica Panamericana, 15-26 or..
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |