Tera (ibaia)
Tera Zamorako probintziako ibai bat da, Espainiako ipar-mendebaldean. Esla ibaiaren ibaiadar bat da. 139 kilometroko luzera du, eta Zamorako probintziatik 2.412 kilometro karratuko arroa drainatzen du.
Tera (ibaia) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 140 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 41°53′58″N 5°44′23″W |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Zamorako probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 2.412 km² |
Arro hidrografikoa | Dueroko arro hidrografikoa |
Bokalea () | Esla |
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tera».
Tera ibaia Pena Trevincan iturburua du, Zamorako probintziako Galende udalerrian, Sanabriako aintziraren zehar pasatu ondoren, eta Esla ibaian amaitzen da Bretocino parean.
Ibaiadar hauek ditu: Negro ibaia (ezkerraldean), Ilanes errekastoa edo Truchas ibaia eskuinaldean, El Puente de Sanabriatik igarotzen denean; Castro ibaia (eskuinaldean), Puebla de Sanabriatik eta Lobeznostik igarotzen denean; eta Valdalla ibaia, eskuinaldean ere, Valparaíso urtegian.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.