Tepeyac

Tepeyac Mexiko Hiriaren iparraldean kokatutako muino bat da, Guadalupeko mendilerroaren zati dena, mendilerro honek Mexikoko harana iparraldetik mugatzen duelarik. Muino honetan amaitzen da mendilerroa ekialdetik. Cerro del Guerrero deritzonaren zati txiki bat da.

Tepeyac
Datu orokorrak
Garaiera2.270 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak19°29′13″N 99°06′57″W
Honen parte daSierra de Guadalupe (en) Itzuli
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Territorial demarcation of Mexico CityGustavo A. Madero
Geologia
Material nagusiaArroka igneo
GaraiaMiozeno

Toki arkeologikoa

Kolonaurreko Mexikoren garaian, Tepeyacacean (nahuatlez Tépetl-yácatl-co, Muinoa-sudurra/ren aurrean "tokia", Muinoaren aurrean) Coatlicueren gurtzaleku bat zegoen, baita herrixka txiki bat ere, biak Mexiko-Tenochtitlándik lotuta zeudelarik Texcoco aintzira zeharkatzen zuen galtzada baten bidez (egungo Misterioen galtzada) eta uharte nagusira Tlatelolcotik sartzen zena.

Erlijioa

Tepeyak muinoa, ospetsua da Katolizismoaren arabera bertan Guadalupeko Andre Maria Birjina Juan Diego Cuauhtlatoatzin indiarrari agertu zitzaiolako. Gaur egun muino honen oinean Guadalupeko Andre Mariaren Basilika eta birjina honi eskainitako multzo monumentala daude, urtero milioika erromes jasotzen dituena, bereziki abenduak 12an. Muinoaren gorengo zatietako batean, El Cerrito izeneko kapera dagoen lautadan behaleku bat dago, nondik zerua oskarbi baldin badago, Mexikoko haranaren ikuspegirik ederrenetako bat ikus daitekeen.

Iparraldean eta mendebaldean El Tepeyac Parke Nazionala du, Santa Isabel eta Guerrero muinoen zati bat ere hartzen dituena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.