Teosofia

Teosofia Jainkoaren ezagutza barne-bizitzaren sakontzeaz eta goi agerkundetik at lortzea helburutzat duen erlijioaren filosofia eta doktrina da.

Teosofia India, Grezia eta Egiptoko antzinako doktrina esoterikoetan oinarritua da. Teologiatik eta mistikatik bereizten da, alde batetik Jainkoaren zientzia gisa definitzen den teologiaren aurrean teosofia Jainkoan oinarritutako dotrinatzat hartzen delako, eta bestetik, mistikak bezala zuzeneko esperientziak oinarri baditu ere, teosofiak beste bide batzuk hartzen dituelako esperientzia mistikoaren iturritzat, telepatia eta alkimia adibidez. Teosofiak hasieran Asian izan zuen eragin gehiena, baina Blavatskik 1875ean New Yorkeko elkarte Teosofikoa sortu zuenean mendebalera hedatu zen erlijio ororen sintesi zientifiko gisa; garai hartan teosofia bi eskola handitan bereizi zen, bata hinduismoaren eragina jaso zuen joera (Besant, Blavatsky), eta germaniarra edo kristautasunaren eragina izan zuena bestea (Steiner).

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.