Teofilo Alexandriakoa
Teofilo Alexandriakoa (†412ko urriaren 15a) Alexandriako aitalehen bat izan zen, Egipton, 385etik 412 arte. Eliza Ortodoxo Koptoak santutzat hartzen du.
Teofilo Alexandriakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Egipto, ? | ||||
Herrialdea | Egipto | ||||
Bizilekua | Saint Mark's Coptic Orthodox Cathedral (en) | ||||
Heriotza | Egipto, 412ko urriaren 15a ( urte) | ||||
Hobiratze lekua | Alexandria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiza eta patriarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa Erromatar Eliza Katolikoa |
Kristauen, berriki nagusi zirenak, eta Alexandriako gizarte jentilaren arteko gatazkaren garaiko aita santu kopto bat zen, bakoitzak, Alexandriako biztanleriaren zati baten babesa zuelarik.
391n, Teofilok (Rufino Akileiakoa eta Sozomenoren arabera), ezkutatutako tenplu jentil bat aurkitu zuen. Bere jarraitzaileekin batera, publikoari objektu jentilak, trufaka erakutsi zituen, jentilei, kristauei erasotzeko hainako haserrea eragin zielarik. Kristauek, jentilak Serappeumera erretiratzera behartuz kontraeraso zuten. Enperadoreak, Teofilori gutun bat bidali zion, non jentilak barkatu baina tenplua suntsi zezala zioen.
Serappeumaren suntsipena, antzinako zein egungo egile askok, Kristautasunaren beste erlijio batzuen gaineko garaipenaren irudikapen bezala ikusi dute. Hipatia Alexandriakoa filosofoa alexandriar jende multzo batek lintxatu zuenean, Teofiloren biloba eta oinordekoa zen Zirilo Alexandriakoa "Teofilo berria" bezala aldarrikatu zuten, hiriko azken idolatria hondarrak suntsitu baitzituen.
Teofilo, Origenesen jarraitzaileengandik banandu zen, denbora batez haien alde egin ondoren. Bere iloba Zirilok lagundu zion Konstantinoplara 403an, eta han presiditu zuen "Arteko Sinodoa" (Synodus ad quercum), Joan Krisostomo kargutik kendu zuena.
Mantendu diren bere lanak
- Gutunak Jeronimo Estridongoa eta Anastasio I.a eta Inozentzio I.a aita santuekin
- Krisostomoren aurkako tratatua
- San Jeronimok itzulitako sermoiak (Migneen lanean mantentzen direnak)
- Beste homilia edo sermoi batzuk, bakarrik koptoz eta Ge'ezerako itzulpenean mantentzen dira
Aurrekoa Timoteo I.a |
Alexandriako Aitalehena 385-412 |
Ondorengoa Zirilo I.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teofilo Alexandriakoa |