Teodoro Rada
Teodoro Rada Delgado (Iruñea, 1822 – Santurtzi, 1874ko martxoaren 30a), Radica izengoitiz ezaguna, Nafarroako militar karlista izan zen.
Teodoro Rada | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1822 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Santurtzi, 1874ko martxoaren 30a (51/52 urte) |
Heriotza modua | borrokan hilda |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Izengoitia(k) | Radica |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | brigadier |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Bigarren Karlistaldia |
Biografia
Infanteriako kadete izan zen Lehen Karlistadan. Bergarako Besarkadaren ondoren Tafallan hartu zuen bizilekua 1868. urteko iraultza arte. 1872. urteko matxinadak huts egin zuenean Frantziarako muga pasa zuen. Ollo brigadierrarekin itzuli zen hegoaldera teniente koronel graduarekin. Udaben (Basaburua) zauritu zuten, eta Bordelera erretiratu behar izan zuen osatzeko. Nafarroan borrokatu ondoren Portugaleteko herria menderatu zuen. Somorrostroko guduan garaile irten ondoren Abantokoan zauritu zuten 1874. urteko martxoaren 29an eta biharamunean hil zen. Karlos erregegaiak mariskal izendatuz saritu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/3/5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() ![]() |
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.