Teodoro Korsikakoa
Teodoro I.a Korsikakoa, Theodor Stephan Freiherr von Neuhoff jaioa (Kolonia, 1694ko abuztuaren 25a - Londres, 1756ko abenduaren 11) alemaniar abenturazalea izan zen, Korsikako erregea izan zena laburki. Westfaliako nobleziako familia batean jaio eta Frantziako gortean hezi zen. Frantziako eta Suediako armadetan zerbitzatu zuen eta Karlos XII.a Suediakoak Espainiara bidali zuen Giulio Alberoni kardinalarekin negoziatzera. Ondoren, Frantzian, Portugalen, Herbehereetan eta Italian ibili zen. Genovan erbesteratuak eta errebelde korsikarrak ezagutu zituen eta konbentzitu zituen Korsika Genovako tiraniatik libratuko zuela errege izendatuz gero. 1736ko martxoan Korsikan lehorreratu zen eta uhartetarrek errege aukeratu eta koroatu zuten. Teodoro I.a deitua, hasieran, genovarren aurkako gerran arrakasta izan zuen, baina barne borrokek, bere porrota eragin zuten. 1736ko azaroan uhartea utzi zuen. Behin baino gehiagotan itzuli zen Korsikara (1738, 1739, 1743), baina frantsesek eta genovarrek okupazioari eutsi zioten. Londresen hil zen eta Horace Walpolek bere epitafioa idatzi zuen:
- The grave, great teacher, to a level brings
- Heroes and beggars, galley slaves and kings.
- But Theodore this moral learn'd ere dead:
- Fate poured its lessons on his living head,
- Bestow'd a kingdom, and denied him bread.
Teodoro Korsikakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kolonia, 1694ko abuztuaren 25a | ||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||
Heriotza | Londres, 1756ko abenduaren 11 (62 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Catalina Sarsfield (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abenturazalea, diplomazialaria eta militarra | ||