Tentenublo
Tentenublo edo tente nublo, tradizioz, txingor-ekaitzak urruntzeko asmoz egiten zen kanpai-hotsa da. Batez ere Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Aragoiko eskualdeen bereizgarria zen.[1] Kanpai-hotsarekin batera otoitzak egiten zizkioten Santa Barbarari, eta letaniak ere bai, hala nola: «Si lluvia traes ven para acá, si piedra, vete para allá» (euskaraz: «Euria badator, zatoz hona, harria bada, zoaz harantz»). Gaur egun kanpai-hotsa egiten duten parrokien kopurua asko jaitsi da.[2]
Los Arcosko eta Puentedey-ko tente nublo
Kanpai-hots hau mantentzen den herrietako bat Nafarroako Los Arcos hiribildua da, non, maiatzaren 3tik irailaren 14ra, egunero, eguerdia iragarriz, Santa Maria elizako kanpaiak jotzeko ohitura zegoen.[3] Gaur egun, meza nagusiaren ondorengo igandeetan egiten dute kanpai-hotsa. Ohitura horren arrazoia zera da, ekaitzei eutsi, desegin edo, behinik behin, leundu egiten zitzaiela, landari kalte beldurgarririk egin gabe. Kanpai-soinua entzutean, biztanleek honako letania hau errezitatzen dute: «Tente nublo, tente en ti, no te caigas, sobre mi, guarda el pan, guarda el vino, guarda los campos, que están floridos». Done Jakue bidean zihoazen erromesentzat ere orientazio gisa balio zuen, Los Arcosena ibilbide horren ia derrigorrezko etapa baita.
Burgosko Puentedeyko herrian Tentenublok aldaketa txiki dauka: han Tentenube izena dauka tradizioak.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Cerrud, Ana. (2016-2-25). «Repique de "tentenublo" para ahuyentar las tormentas en tiempo de cosecha» La Información (Madril).
- (Gaztelaniaz) Cariñanos, Félix. (2006-7-10). Tentenublo. in: campaners.com..
- (Gaztelaniaz) «La Vera Cruz traerá mañana a Los Arcos el "tentenublo"» Diario de Navarra (Iruñea) 2011-9-13.