Tenpura
Tenpura (japonieraz: 天ぷら edo 天麩羅 tenpura, tempɯɾa ahoskatua) Japoniako sukaldaritzan tipikoa den frijitua da. Arrain-, itsaski- edo barazki-zatiak irin-nahastura berezi batean pasatu eta frijitu egiten dira, eta, gero, soja-saltsan edo beste saltsaren batean blaituta jaten dira.[1] Janari zati bakoitzak mokadu baten tamaina izan behar du, eta oliotan frijitu behar da 180℃z, bizpahiru minutuz bakarrik.
Tenpura | |
---|---|
agemono (en) ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | arraina, Izkira, txipiroia, Bivalvia, xitakea, Flammulina filiformisa, barazkia, arrautza, gari-irina, olioa eta edateko urra |
Jatetxe nabarmenetan sesamo olioa edo olio horren nahasketa bat beste batzuekin erabili ohi dute. Zatia ahora eraman aurretik, saltsa (tentsuyu) batean busti ohi da, salda, soja-saltsa eta sake gozoz egina. Horri jengibre-birrindua, errefau-birrindua eta espeziak gehitzen zaizkio.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.