Tennessee
Tennessee (ingelesez tɛnɨˈsiː ahoskatua; txerokieraz: ᏔᎾᏏ) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdiekialdean kokatua. Estatuko hiriburua Nashville da eta hiri nagusia Memphis. Guztira 5.5 milioi biztanle inguru ditu.
Geografia
Iparraldean, Kentucky eta Virginia; ekialdean, Ipar Carolina; hegoaldean, Georgia, Alabama eta Mississippi; mendebalean, Mississippi ibaiak banatzen du Arkansas eta Missouritik mugak ditu. Klima kontinentala du.
Hona hemen estatuko hiri nagusiak 2010eko erroldaren arabera:[1]
Ekonomia
Ekialdean baso ustiakuntza eta abere hazkuntza (behi azienda), eta mendebalean nekazaritza (artoa, tabakoa eta kotoia) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda); industria 1950. urtean hasi zen garatzen eta mea baliabideetan (ikatza, burdina, zinka, kobrea, fosfatoak); elektrizitate ekoizpenean (zentral hidroelektrikoak, zentral nuklearrak), eta metalurgia, kimika industria, ehungintza, papergintzan oinarritzen da.
Historia
1541. urtean Hernando de Soto espainiarrak esploratu zuen lehenengoz. 1763. urtean Britainia Handiaren mendean geratu zen, eta 1770-1780 bitartean sortu ziren lehenengo herriak. 1796. urtean Estatu Batuetako hamaseigarren estatu bihurtu zen. 1861. urtean, Banakuntzarako gerran, banatu zen, eta 1866. urtean Estatu Batuen barnean onartu zuten berriro. Ku Klux Klanen sorlekua izan zen (1865).
Tennesseetar ezagunak
- Aretha Franklin (1942-), abeslaria.
- Quentin Tarantino (1963-), zinema zuzendaria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/7/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.