Tengo que marchar

Tengo que marchar (euskaraz: «Joan behar dut») Triana taldearen azken albuma izan zen, Jesús de la Rosaren ahotsarekin abeslaria hil ondoren. Lana 1986an plazaratu zen eta, nolabait, hildako taldekideari omenaldi gisa izan zen. Geroago Jesús de la Rosa. Canciones inéditas eta Rock de la calle Feria izenburuekin berrargitaratu zen.

Tengo que marchar
trianaren albuma
Egilea(k)triana
Argitaratze-data1986
IzenburuaTengo que marchar
Ekoizpen lekuaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzagaztelania

Discogs: 406266 Edit the value on Wikidata

Erabilitako teknika

Albumena Jesús de la Rosak 70. hamarkadan grabatu zituen ahots-pistak jaso ziren; horregatik ahotsa ez da beste grabazioetan bezain garbia. Ahots horiei estudioko instrumentazioa gehitu zitzaien, batez ere Eduardo Rodríguez Rodway eta Juan José Palacios "Tele"ren eskutik. Muntaia 1985ean egin zen, Kiros estudioan. Caimán Records diskoetxeak plazaratu zuen. Arazo legalak sortu ziren eta saldu aurretik ia edizio osoa jaso zen.[1]

Abestiak

A aldea

  1. "Rock de la calle Feria".
  2. "Pájaro de alas blancas".
  3. "Una esquina cualquiera".
  4. "Jueves por la mañana".

B aldea

  1. "Una noche clara".
  2. "From the Other Side".
  3. "Ser feliz".
  4. "Tengo que marchar".

Musikariak

  • Jesús de la Rosa Luque - ahotsa.
  • Eduardo Rodríguez Rodway - gitarra espainiarra.
  • Juan José Palacios Tele - perkusioa.
  • Foky - baxu elektrikoa.
  • "Manglis" - gitarra elektrikoa.
  • David Watterstone - armonika.
  • Manuel Marinelli - teklatuak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.