Tenentzia
Tenentzia errege edo jaun batek bere basailuari egindako lurren lagapena izan zen, beti jaunak jabetza galdu barik eta inolako jaraunspen-eskubiderik gabe. Tenentzia hauen arduraduna tenente zuen izena. Erdi Aroan Iberiar penintsula osoan, Katalunian izan ezik, erabilitako instituzioa izan zen, mendebaldeko Europan existitzen ziren feudoen ez bezalakoa izanik.
Nahiz eta Claudio Sánchez Albornozen ustetan bisigodoena izan, XI. mendearen bukaeran agertu zen[1]. Aragoi eta Iruñeko Erresumetan la honor edo honor regalis zuen izena[2].
Hasieran jaraunspen-eskubiderik gabekoa izan arren, XII. mendearen hasieran Alfontso I.a Nafarroakoak Soria eta Teruelgo extremaduran zeuden bere tenente batzuei semeei emateko baimena eman zien. Gaztelako Erresuman XIII. mendean gauza bera gertatu zen, nahiz eta Alfontso VIII.a Gaztelakoak kontra azaldu[3][4].
Erreferentziak
- García de Valdellano, Luis. (2008). Señores y burgueses en la Edad Media hispana. Madril: Espainiako Historia Erret-Akademia, 93 or. ISBN 978-84-96849-53-2..
- Laliena Corbera, Carlos. (1996). La formación del estado feudal: Aragón y Navarra en la época de Pedro I. Huesca: Instituto de Estudios Altoaragoneses.
- Garcia de Kortazar Ruiz de Agirre, Jose Angel. (1973). Historia de España. La época medieval. II. Madril: Alianza, 270 or..
- Montaner Frutos, Alberto. (2011). Cantar de mio Cid. Bartzelona: Galaxia Gutemberg, 864 or. ISBN 978-84-8109-908-9..