Ten Duinen abadia
Ten Duinen abadia (nederlanderaz: Abdij Ten Duinen) zistertar abadia izan zen, egungo Koksijde udalerrian kokaturik zegoena, Belgikako Mendebaldeko Flandria probintzian. Lehenbiziko monasterioa Ligerius eremutarrak fundatu zuen 1107an. 1128an beneditar abadia bilakatu zen, eta zistertar ordenari lotu zen 1138an. XII-XIII. mendeetan haziz joan zen, eta 10.000 hektareako eremua edukitzera iritsi zen. XIV. mende amaieratik aurrera hasi zen beheraldia. 1566an, geuzenek arpilatu eta suntsitu zuten. 1627an, zistertar komunitatea Brujasera lekualdatu zen. Ondoko mendeetan dunek ehortzi zituzten monasterioaren hondakinak.[1]
Ten Duinen abadia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Belgikako eskualdea | ![]() |
Province of Belgium | ![]() |
Belgikako barrutia | Arrondissement of Veurne |
Belgikako udalerria | Koksijde |
Koordenatuak | 51°06′34″N 2°37′50″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1138 |
Erlijioa | katolizismoa |
Izena | Maria |
Suntsipena | 1796 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Erreferentziak
- Ten Duinen. cister.net (Noiz kontsultatua: 2019-1-31).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.