Mundua astindu zuten hamar egunak
Mundua astindu zuten hamar egunak, ingelesez: Ten Days That Shook the World, 1919an John Reed estatubatuar kazetariak idatzitako kazetaritza-kronika generoko idazlan bat da. Idazlean 1917ko Errusiako Iraultzan kazetariak bizitako gertakari eta bizipenak erreportaje moduan agertzen ditu.
Mundua astindu zuten hamar egunak | |
---|---|
1919ko argitalpenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | John Reed (1919) |
Argitaratze-data | 1919 |
Generoa | kazetaritza |
Jatorrizko izenburua | Ten Days That Shook the World |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Boni & Liveright (en) |
Herrialdea | AEB |
Euskaraz | |
Izenburua | Mundua astindu zuten hamar egunak |
Nagusiki, boltxebike komisarien erabakiak eta beren jarraipen "panoramikoa" egiten da, tartean Grigori Zinóviev eta Karl Radek buruzagiena, bai eta Armada Gorria edo Iraultzailearen buruzagien jarduerarena ere, Errusiako Iraultzan parte hartu zuten ahal bezainbeste pertsonaia aurkeztuz.
Liburua Errusiako Iraultza munduan ezagutarazteko garrantzitsua izan zen, bereziki ingeles hiztun herrialdeetan.
John Reed 1920an hil zen, liburua amaitu eta gutxira, eta Moskuko Kremlinan ehortzia izan zen.
Ikus gainera
- Urria (Sergei Eisenstein, 1928)
- Gorriak (Warren Beatty, 1981)