Tempranillo

Tempranillo mahats beltz barietate ezaguna da. 2013an Espainian 214.000 hektarea baino gehiagoko laborantza-azalera zuen, eta bigarrena zen ekoizpenean, Airén (zuria) barietatearen ondoren, eta lehena mahats beltzean. 31.046 hektarea ditu Errioxa jatorri-deituran, hau da, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren % 61. Azken urteotan, gainera, gora egin du arian-arian, beste barietate batzuen kaltetan. Errioxako autoktonotzat jotzen dute. Jatorri-deitura honetan erabiltzen den mahats nagusia da, eta askotan Espainiako "mahats noblea" bezala aipatzen dute.[1] Bere izena temprano (euskaraz: «goiztiar») hitzaren txikitzailea da, hau da, Espainiako mahats beltz barietate gehienak baino aste batzuk lehenago heltzen delako.

Tempranillo
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Koloreabeltz

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.