Tempo
Tempo (ˈtɛmpo ahoskatua; eusk. 'denbora'; pl.: tempi, ˈtɛmpi), musika terminologian, musika lan bat jotzeko erabiltzen den batez besteko neurria edo lastertasuna da. Italieratik datorren hitza da, "denbora" esan nahi duena. Tempo motak ere italierazko hitzez izendatu ohi dira: largo, adagio, andante, moderato, allegro, presto, prestissimo, besteak beste.[1] Seinalagarria da, hala ere, beste zenbait hizkuntzatan ere sortu direla terminoak (frantsesez, alemanez, edo ingelesez) italierazkoak nagusitu badira ere.
Idazkera musikalean, pentagramaren hasieran adierazten da tempoa. Tempoa lastertasunaren aldaketa adierazteko ere erabiltzen da, eta kasu horretan obraren barnean ager daiteke tempoaren deskribapena.
Musika nota baten iraupena tempoaren araberakoa da idazkera musikalean. Hau da, kortxea baten iraupena beti izango da beltz batenaren erdia, baina maila absolutuan tempoak esango du zenbat denbora irauten duen bietako bakoitzak.
Normalean pultsu minututan (ppm, ingelesezko terminologian) neurtzen da. Jotzerakoan, askotan metronomoak erabiltzen dituzte tempoa ondo neurtzeko. Adierazgarria da metronomoaren agerpenaren aitzin, tempoa zuzendariak subjetiboki interpretatzen zuela, eta musikaren izaera edo deskribatzeko baliatzen zela (beti ere abiadurari erreferentzia eginez). Gaur egun, tempoa adierazten duen erramoldeaz gain iraupen zehatza ere adierazten da, ppm-tan.
Tempo moten zerrenda
Tempoa adierazteko termino ugari agertu eta erabili dira historian zehar. Jatorri subjetiboa dute, eta garaiaren eta tokiaren arabera interpretazio ezberdina eman zaie. Hori dela eta, zenbait terminoren balio zehatza ez da adostua.
Tempo zehatzaren adierazleak
Normalean obraren hasieran ageri dira espresio hauek, pentagramaren gainean. Obrak orokorrean duen lastertasuna adierazten dute, edo obraren pasarte jakin batek duena.
Motelak
- Larghissimo: biziki motela (20 pultsu minutuko baino gutxiago); gutxitan erabilia.
- Largo: oso motela (20 pultsu minutuko).
- Lento moderato : (20 - 40ppm).
- Lento: motela (40 - 60 ppm).
- Grave: (≈40 ppm).
- Larghetto: (60 - 66 ppm)
- Adagio: (66 - 76 ppm); para Clementi, el movimiento más largo no era el largo sino el adagio.10
- Adagietto: adagio baino pixka bat azkarragoa (70 - 80 ppm); gutxi erabilia.
- Tranquillo: lasaia.
- Afettuoso: (72 ppm).
- Andante: lasaia, baina pixka bat azkarragoa (76 - 108 ppm).
- Andante moderato: andante-a baina azkarragoa (92 - 112 ppm).
- Andantino: Batzuentzat aurrekoa baino azkarxeagoa, beste batzuentzat andantea baino motelagoa.
- Moderato espressivo
- Moderato: (80 - 108 ppm).
Arinak
- Allegretto grazioso.
- Allegretto: batzuek allegroa bailitzan interpretatzen dute, beste batzuek andante gisa.
- Allegro moderato.
- Allegro: arina (110 - 168 ppm).
- Vivace.
- Vivo: bizia
- Allegrissimo: allegroa baino arinagoa; gutxi erabilia.
- Presto: azkarra (168 - 200 ppm).
- Vivacissimo: vivacea baino arinagoa; gutxi erabilia.
- Prestissimo: oso azkarra (200 ppm baino arinagoa).
- Allegro prestissimo con fuoco: biziki azkarra (240 ppm baino arinagoa).
Tempo aldaketaren adierazleak
Tempo aldaketak edo uneko gora beherak adierazteko espresioak dira honakoak:
Azkartzekoak
- Stretto: tempoaren azkartzea, obraren bukaeran erabilia.
- Stringendo: Azkartzea
- Accelerando: Azkartze graduala
- Affrettando
- Doppio piu mosso: Tempoa bikoizteko
Moteltzekoak
- Allargando: anitzetan obraren bukaeran erabilia.
- Callando: motelago eta leunago
- Rallentando: moteltze graduala
- Ritardando: moteltze graduala, allargandoren ordez ere erabilia.
- Ritenuto: tempoaren ia bat-bateko moteltzea
- Doppio piu lento: Tempoa erdira apaltzeko.
Interpretearen gogoari utziak
- A piacere
- A capriccio
- Ad libitum
- Rubato
Lehenagoko tempo batera itzultzeko
- A tempo: uneko tempo aldaketa baten ondoren, pasartean erabiltzen ari zen tempora itzultzeko.
- Tempo primo edo Tempo 1º: obraren hasierako tempora itzultzeko
Beste zenbait espresio
Tempoari edo bere aldaketari buruzko espresioak zehazten dituzten espresioak dira azpikoak:
- Sostenuto: sosteniendo y descuidando un poco el tiempo.
- Morendo: ir apagando el sonido y rallentando.
- Non troppo: ez gehiegi. (adibidez: Allegro ma non troppo vivace)
- Con moto: mugimenduz.
- Molto: asko, anitz, oso.
- Poco a poco: pixkanaka.
- Subito: bat-batean
- Tempo di...: konposizio mota baten izenak jarraitua, konposizio mota horrek izan ohi duen tempoari egiten dio erreferentzia. Adibidez, "Tempo di Valzer" espresioak, vals konposizioek duten tempoan interpretatu behar dela adierazten du
- Quasi: ia, kasik.
- Assai: aski, sobera.
- Tempo giusto: lastertasun finkoan.
Tempoaren adierazpena beste hizkuntzetan
Arrazoi historikoak direla eta italierazko terminoak nagusitu badira ere, beste hizkuntzatan ere adierazi dituzte tempoak musikagileek. Hemen zenbait adibide:
Frantsesez
- Au mouvement: tempo nagusia jotzeko.
- Grave: motelki eta "serioski" jotzeko
- Lent: motel jotzeko
- Modéré: tarteko tempoan.
- Rapide: arin.
- Vif: bizi.
- Vite: azkar.
- Moins: gutxiago, (adibidez, Moins vite: ez hain azkar, motelago).
- Très: oso (adibidez, Très vif oso bizi).
Alemanez
- Kräftig: bizi edo indartsu.
- Langsam: motel.
- Lebhaft: alaiki.
- Mäßig: tarteko tempoa.
- Rasch: arin.
- Schnell: azkar.
Ingelesez
Ingelesez ere erabili dira aurrekoen antzeko terminoak, baina batez ere jazz, blues eta pop estiloko lanetan ageri diren terminoetan ageri da ingelesa, anitzetan musika estiloari erreferentzia eginez ("steady rock", "ballad", "fast swing", "boogie woogie"...). Bistan dena, terminologia beste estilo askotara ere zabaldu da.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.