Tella
Tella Tella-Sin udalerriaren burua da, Sobrarbe lurraldean, Huescako probintzian, Aragoian (Espainian). Bielsa haranaren gaineko gailur batean kokatuta, Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalatik gertu dago. Sorginen tradizio handia du. Tella Bielsatik 24 kilometrotara dago.
Tella | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Udalerria | Tella-Sin |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°34′28″N 0°10′59″E |
Demografia |
Demografia
Gizakiaren presentzia aurrehistoriatik dator; horrela adierazten dute inguruan aurki diren aztarnak. XV. mendean 22 su zituen baina XX mendean biztanleria asko jaitsi da. 1992an 12 biztanle zituen. 2008an 21 zituen zentsuaren arabera.
Monumentuak
- Trikuharri megalitikoa, Pirinioetako onenetariko bat.
- San Martin eliza, XVI. mendekoa.
- San Joan eta San Pablo baseliza, XI. mendekoa.[1]
- Virgen de la Peña baseliza, XIII. mendekoa.
- Virgen de Fajanillas baseliza, XVI. mendekoa.
Sorginak
Sobrarbe lurraldearen tradizioan Tellan sorginen presentzia ohikoa izan da. Toponimian ere sorginak oso presente daude. Herrian ere badago sorginei eskainitako dantza berezi bat, Danza d’as Bruxas. Hori gutxi izango balitz, gaur egun herrian sorgineei eskainitako etxe-museoa dago, Casa de la Bruja museoa (Sorginaren Etxearen museoa) alegia.[2]
Iruditegia
- Tellako trikuharria.
- Herriko etxeak.
- San Joan eta San Pablo baseliza.
- San Martin eliza.
Erreferentziak
- Historia de Aragón, La Esfera de los Libros, Madril, 2008, 219 or. ISBN 978-84-9734-722-8.
- https://www.huescalamagia.es/blog/la-espectacular-ruta-de-las-ermitas-de-tella-el-pueblo-de-las-brujas/
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Bideoa Youtuben.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.