Teleosteo
Teleosteoak (Teleostei) arrain aktinopterigioen infraklaseetako bat da. 33.200 espezie inguru ezgutzen dira[1] 40 ordenatan banatuak. Teleosteoak arrain espezie guztien %86 eta %95 artean dira eta ornodun espezie guztien erditsua. Fosilik zaharrenak Behe Triasikokoak dira.
Teleosteo | |
---|---|
Behe Triasiko-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Infraklasea | Teleostei Müller, 1846 |
Ezaugarriak
Teleosteoek behe-baraila eta hezur premaxilar mugikorrak dauzkate. Isats-hegala homozerkoa (simetrikoa) da.
Sailkapena
Teleosteoak 12 goiordenatan banatzen dira. Ziur aski sailkapen hau ez da erabat zuzena eta oraindik ikertzen ari da.
- Osteoglossomorpha goiordena
- Osteoglossiformes ordena
- Hiodontiformes ordena
- Elopomorpha goiordena
- Elopiformes ordena
- Albuliformes ordena
- Notacanthiformes ordena
- Anguilliformes ordena (ibai-aingira, itsas aingira)
- Saccopharyngiformes ordena
- Clupeomorpha goiordena
- Clupeiformes ordena (sardinzarrak, antxoak)
- Ostariophysi goiordena
- Gonorynchiformes ordena (esne arraina)
- Cypriniformes ordena (ezkailua, barboa, loina, zarboa)
- Characiformes ordena (pirañak)
- Gymnotiformes ordena (aingira elektrikoa)
- Siluriformes ordena (silurua)
- Protacanthopterygii goiordena
- Argentiniformes ordena(lehenago Osmeriformesen)
- Salmoniformes ordena (amuarrainak, izokinak)
- Esociformes ordena (lutxoa)
- Osmeriformes ordena (zilar-arraina, eperlanoa)
- Stenopterygii goiordena (Protacanthopterygiiren barnean egon liteke)
- Ateleopodiformes ordena
- Stomiiformes ordena
- Cyclosquamata goiordena (Protacanthopterygiiren barnean egon liteke)
- Aulopiformes ordena
- Scopelomorpha goiordena
- Myctophiformes ordena (antxoa beltza)
- Lampridiomorpha goiordena
- Lampriformes ordena
- Polymyxiomorpha goiordena
- Polymixiiformes ordena
- Paracanthopterygii goiordena
- Percopsiformes ordena
- Batrachoidiformes ordena
- Lophiiformes ordena (zapoak)
- Gadiformes ordena (bakailaoa, liba)
- Ophidiiformes ordena
- Acanthopterygii goiordena
- Mugiliformes ordena (korrokoia)
- Atheriniformes ordena
- Beloniformes ordena arrain hegalariak
- Cetomimiformes ordena
- Cyprinodontiformes ordena
- Stephanoberyciformes ordena
- Beryciformes ordena
- Zeiformes ordena
- Gobiesociformes ordena (ahate-lapatia)[2]
- Gasterosteiformes ordena (arrain hiruarantza, xista)
- Syngnathiformes ordena (itsas zaldiak)[3]
- Synbranchiformes ordena
- Tetraodontiformes ordena (puxika arraina)
- Pleuronectiformes (platuxak, erreboiloa)
- Scorpaeniformes ordena (burtaina, krabarroka)
- Perciformes ordena, arrainen %40
Erreferentziak
- Teleostei Système d'Information Taxonomique Intégré (2012ko urtarrilaren 2an begiratua)
- ITISek Gobiesociformes Perciformes ordenaren Gobiesocoidei subordenan kokatzen du
- ITISek Syngnathiformes Gasterosteiformes ordenaren Syngnathoidei subordenan kokatzen du.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.