Telefono publiko

Telefono publikoa[1] txanponak, telefono-txartelak edo kreditu-txartelak sartuz edo hartzaileak ordaintzeko dei eginez funtzionatzen duen telefonoa da. Normalean, deiaren prezioa etxeko finkoa baino garestiagoa izaten da, baina telefono mugikorraren merkeagoa. Normalean leku publikoetan egoten dira, hala nola garraio-trukagailuetan, plazetan edo merkataritza-guneetan. Telefono-kabinak bere barnean telefono publikoak dituzten espresuki egindako egiturak dira.

Telefono publiko
Telefonoa

Telefono publikoren asmatzaileak- William Grayk- 1889ko abuztuaren 13an jaso zuen patentea. Lehen aldiz jarri zuen Hartfordeko (Connecticut) banku batean. Gray Telephone Pay Station Company enpresa arrakastatsua sortu zuen bere asmakizuna merkaturatzeko.

1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera telefonia mugikorra esponentzialki hazi zenez, tarifa erakargarriak eta erabiltzaileentzako erosotasun handiagoa ematen baitzituzten, telefono publikoak gero eta gutxiago erabiltzen ziren. Horregatik, batzuetan jasaten dituzten bandalismo-ekintzekin batera, haien mantenua garestia da telekomunikazio-konpainientzat.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Telefonia Hiztegia] [2016] eta [Merkataritza-guneetako Errotuluak Hiztegia] [2009]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.