Telefonicako bihurgunea
Telefonicako bihurgunea Iruñeko Alde Zaharra eta Iruñeko Bigarren Zabalgunearen mugan dagoen gunea da. Berez, ez da kale do etorbide jakin bat, Iruñeko entzierroaren pasabide ezagun bat baizik. Izena bertan Telefonicako eraikin bat egoteari zor dio.
- Telefonicako bihurguneko zatia Kailejoira sartzeko metro eskasera.
Telefonicako bihurgunea | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Zehazki, Estafeta kalea, Amaia kalea, Ahumadako dukea kalea, Nafarroako Gorteak kalea, Joanes Albretekoa kalea eta Labriteko jaitsierak bat egiten duen gunean dago. Bertan, Ernest Hemingwayren monumentua dago.
Ez da bihurgune oso nabarmena, baina Iruñeko zezen plazako Kailejoira doan zatiak beheranzko maldatxoa duenez, entzierroak abiadura har dezan ahalbideratzen du, ondorioz laisterkariak eta batez ere zezenak ziztu bizian igarotzen diren entzierroko gunea da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.