Telebino
Telebino edo Telepinu (azken izen hau dela eta, ez da Telepinu izeneko errege hititarekin nahastu behar), Alepoko lehen erregeorde hitita izan zen.
Shubiluliuma I.aren bigarren semea, laster, Kizzuwadnan erregearen ordezkari izendatua izan zen, nagusiki, justizia banatu eta erritu erlijiosoak zuzentzeaz arduratuz. Bere aitaren lehen Gerra Siriarraren ondoren, Kizzuwadna utzi zuen, Alepoko erregeordetza hititaz arduratzeko, eskualde osoaren gaineko botere militar zabalekin. Bigarren Gerra siriarrean, Arziya eskualdea konkistatu zuen, baita ia Karkemish osoa ere, hiria bera izan ezik, bakarrik Shubiluliuma I.ak amore emanarazi zuena.
Karkemish Hititar Inperiora bildu ostean, Telebinoren anaia bat, Sarri-Kusuh, herri honetako erregeorde izendatua izan zen, Siriako hititar ordezkaritza, bi anaien artean banatuta geratzen delarik, Telebino, ia erabateko ziurtasunez, lan administratibo eta erlijiosoez eta Sarri-Kusuh lurraldearen defentsaz arduratuz.
Bere beste anaia bat zen Mursili II.aren gobernualdian hil zen, eta, bere ondorengoa, bere seme Talmi-Sarruma izan zen.