Teknoegitura
Enpresa edo bestelako erakunde bateko antolakuntzan, teknoegitura erakundean, zuzenean edo zeharka, eragin nabarmena duten profesional teknikoen multzoa da. Besteak beste, zuzendaritzan eta aholkularitza karguetan dauden langileak biltzen ditu. Hierarkian kasu askotan aginte zuzena izaten ez badute, euren txosten eta iritziak erabakiorrak izan daitezke enpresaren jardunean. Terminoa John Kenneth Galbraith ekonomialariak asmatu zuen 1967 urtean "The New Industrial State" bere liburuan, langile horiek, enpresako jabeen kaltetan, enpresetan eskuratzen ari ziren botere handiari erreparatuz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.