Teka (biologia)
Teka terminoa (grekeraz: theke, latinez: thecam), oro har, estaldura mota bati dagokio biologian.
- Artikulu hau egitura biologikoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Teka (argipena)».
![](../I/Diatomeas-Haeckel.jpg.webp)
Egitura desberdinak
Mikrobiologiako teka, bereziki, zelulen kanpo-egitura gogorra da, oskol itxurakoa, eta zelula babesten du zenbait protistayan, hala nola diatomeetan eta dinoflagelatuetan. Organikoa edo minerala izan daiteke. Diatomeetan, teka kaxa bat osatzen duten bi piezaz osatu ohi da[1]. Dinoflagelatuetan zenbait plaka motya daude. Armadura edo lorika ere esaten zaie egitura hauei.
Botanikan, loreen anatomian, angiospermetan, gertatzen den egitura bat da teka, polen multzo bat elkartzen denean dehiszentzia gune batean. Loraldian, tekak ireki egiten dira polena kanporatzeko (antesia esaten zaio prozesuari)[2][3].
Enbriologian, folikuluaren teka esaten zaio emeetan androgenoak sortzen diren guneari[4].
Erreferentziak
- «Diatomeas | Lab de Paleolimnología | IGEF, UNAM» www.geofisica.unam.mx (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
- (Ingelesez) Larry Hufford, "L'origine e l'arcaica evoluzione degli stami dell'angiosperma" In: William G. D'Arcy e Richard C. Keating (editori). L'antera: forma, funció i filogènesi. Cambridge University Press, 1996.
- Azpiroz, Mari. (2007). «Populazioaren zentsoa, egitura eta ugal biologiaren azterketarako metodoak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net: 48. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
- Ortiz-Zarragoitia et al, Maren. (2020). Ehunen biologia. EHU, 15-18 or. ISBN 978-84-9082-718-5..