Teima Onorio
Teima Onorio (Kiribati, 1963) kiribatiar politikaria da. 2003 eta 2016 bitartean Kiribatiko presidenteordea izan zen.
Teima Onorio | |||||
---|---|---|---|---|---|
2016ko urtarrilaren 7a - 2020ko otsailaren 5a Barrutia: Arorae (en) Hautetsia: 11th Parliament of Kiribati (en)
2003ko uztailaren 10a - 2016ko martxoaren 12a ← Beniamina Tinga (en) - Kourabi Nenem (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1963 (60/61 urte) | ||||
Herrialdea | Kiribati | ||||
Familia | |||||
Aita | Rota Onorio | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Victoria University of Wellington (en) Ekialdeko Angliako Unibertsitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Pillars of Truth (en) Boutokaan Kiribati Moa Party (en) |
Bizitza
Rota Onorio kiribatiar politikariaren alaba da, 1982ko abenduaren 10etik 1983ko otsailaren 18ra Kiribatiko presidentea izandakoa. Onoriok Wellingtongo Victoria eta East Angliako unibertsitateetan ikasi zuen.
Onorio Kiribatiko legebiltzarkidea izan zen 1998tik 2002ra, Arorae hautes-barrutitik hautatua. 2003 eta 2007 bitartean Hezkuntza, Gazte eta Kirol Garapenerako ministroa izan zen. Ondoren, Merkataritza, Industria eta Kooperatiba ministroa izan zen 2008ra arte. Gero, Hezkuntza, Gazte eta Kirol Garapenerako ministro izan zen berriro 2008tik 2012ra.
Horrez gain, Kiribitako presidenteordea izan zen 2003tik 2016ra. Presidenteordetzan egon zen bitartean, Uhartetar Herrialde Txikien Aliantzaren ordezkari izan zen Nazio Batuen Erakundean, non berotze globalari buruz jardun zuen.