Tehueltxe

Tehueltxe[1] (lehen patagoi deituak) Patagoniako lautadetan Magallaes itsasartetik Rio Negrora bitarteko lurraldeetan bizi zen etnia-multzo baten izen generikoa da. XXI. mende hasieran 10.590 tehueltxe bizi ziren Argentinan[2], gehienak Santa Cruz eta Chubuten.

Tehueltxeak
Biztanleak guztira
10.590
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Argentina
Hizkuntza
Tehueltxeera, gaztelania
Erlijioa
Animismo (jatorrian)
Zerikusia duten beste giza taldeak

Historia

Tehueltxeen artean iparraldekoak eta hegoaldekoak bereizten ziren, hizkuntzaz eta ohiturez. Iparraldekoak zaldiz ibili ohi ziren, eta hegoaldekoak oinez (zaldia XVIII. mendearen hasieran zabaldu zen). Ipar Amerikako Ordoki Handietako indiarren artean bezala, zaldiak indiarren bizimodua aldatu zuen. Tehueltxeak ehiztari egin ziren (guanakoa ehizatzen zuten, batez ere). Ekonomia-egoera hobetzean, ugaldu egin ziren.

Antonio Pigafettaren arabera, Magallaes-Elkano espedizioaren kronista, 1520ko apirilean esploratzaileak egungo Argentina eta Txilen bizi ziren herriekin topo egin eta "patagoi" izena jarri zieten. Pigafettaren arabera, Magallaesek opariekin engainatu eta gazte batzuk bahitu zituen, espainiako erregeari eramateko asmoz, baina erresistentzia moduan bahituak jateari utzi eta hil egin ziren itsasontzian. Emakume tehueltxeen aurka erabili zuten indarkeria sexuala aipatzen du ere, baita gizonen haserrea, "jeloskorrak" zirelakoan. Lur haietatik alde egin aurretik mendi altuenera igo ziren gurutze kristau bat ezartzeko eta lur haiek espainiako erregearenak zirela erakusteko. Mendiari ere izena aldatu zioten, "Monte Cristo" deiturik.[3]

Meza katolikoa ere ospatu omen zuten, lur haietan ospatu zen lehenengoa. 2020an Frantzisko aita santuak pozez gogoratu zuen 1520ko apirilaren 1a, meza hori ospatu zen eguna, hain zuzen ere.[4]

Kolonoen kontrako gerran aritu ziren behin baino gehiagotan. Poliki-poliki, ordea, kolonoen ohiturak beretu eta haiekin nahastu ziren.

Azken hiztuna

2019ko urtarrilaren 4ean Dora Manchado hil zen, tehueltxeeraren azken hiztuna. Izan ere, 1980. hamarkadaz geroztik hizkuntza berreskuratzeko saiakerak egon baziren ere, jada berandu zen.[5][6]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Larcabal, Susana. Argentina Ancestry and Immigration. en.calameo.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).
  3. López, Axier. (2022). Gure Heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat.. Argia, 160-170 or. ISBN 978-84-09430-62-8..
  4. (Gaztelaniaz) «Francisco saluda a Argentina recordando los 500 años de su primera Misa - Vatican News» www.vaticannews.va 2020-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  5. (Gaztelaniaz) «La imborrable obra de Dora Manchado: ¿la última guardiana de la lengua tehuelche?» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  6. (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-12-15). «El legado de Dora, la última hablante del tehuelche» Diario Río Negro | Periodismo en la Patagonia (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).

Kanpo estekak

Dora Manchado tehueltxea hitz egiten hizkuntzalari batekin

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.