Te Deum
Te Deum-a antzinako ereserki kristaua da, Jainkoari eskerrak emateko eta hura goresteko abesten dena. Izenburua hasierako latinezko esalditik hartua da, Te Deum laudamus (euskaraz: “Jaungoikoa, zu zaitugu laudatzen”). Izen bera ematen zaio ereserki hori abesten den elizkizunari, eta baita ereserki hori abesteko idatzitako musika piezari ere.[1] Erromatar Eliza Katolikoak orduen liturgiako matutietan erabiltzen du, eta baita zenbait ospakizun berezitan ere, hala nola kanonizazio zeremonietan eta apaizte-elizkizunetan; aita santu berri bat izendatu orduko, kardinalek goraki abesten dute.[2] Luteranoen eta anglikanoen matutietan ere abesten da.
Te Deum | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Anbrosio Milangoa eta Agustin Hiponakoa |
Argitaratze-data | 414 |
Izenburua | Te Deum laudamus |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | hymn text (en) |
Hizkuntza | latina |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Testua
Hona hemen latinezko jatorrizko testua, eta Kristobal Harizmendik XVII. mendean egindako bertsioa.[3]
Latinezko testua | Kristobal Harizmendiren bertsioa |
---|---|
Te Deum laudamus: |
Iaungoikoa, zu zaitugu, |
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Henry, Hugh. The Te Deum. The Catholic Encyclopedia. Vol. 14. New York: Robert Appleton Company, 1912, newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- Harizmendi, Kristobal. Te deum. Ama birjinaren ofizioa, 1658, klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).