Taylorismo

Taylorismoa, lanaren antolaketan, produkzio-prozesuko eginbehar desberdinen banaketari dagokio. Industria antolatzeko metodo bat izan zen. Bi helburu nagusi zituen: produktibitatea haztaraztea eta langileek ekoizpen denborarekiko izan lezaketen kontrola saihestea, alegia. Kateko produkzioarekin lotuta dago.[1][2][3]

Frederick W. Taylor

Taylorrek eraginkortasun handia aurkitu zuen siderurgian eta bertatik eratorritako lan metodoa liburu batean argitaratu zuen: The Principles of Scientific Management (1911).

Antolaketa mota hau ez da fordismoarekin nahastu behar, lehen aldiz Henry Fordek erabilitako kate lana. Izan ere, fordismoak taylorismoa bere baitan hartu eta enpresaren hazkunderako eskaria gehitzeko estrategia ere gaineratzen du eta, honela, taylorismoaren kostu-murrizketari esker produktuaren prezioa ere murrizten da.

Sorrera

Kapitalismoaren formazioaren ondoren, langile industrial taldea edo proletargoa sortu zen, hauek eginkizun produktiboan aritzen zirenak, soldata baten truke. Kasu gehienetan, jabetza kapitalistagatik ustiatuta zegoen, zeinetan, ez zuten burutzen inolako zeregin zuzenik prozesu produktiboan. Langileriaren zapalketa ematen zen nagusiki, prozesu produktiboa lan eskuan oinarrituta zegoelako; Produkzioaren gehiengoa langileak burutzen zuen. Mozkinak handitzeko era errazena (salmenten handipenean kontrolik ez zegoenez) langileak gehiago produzitzea beharko zuen baina soldata beragatik. Baina hori gatza bilakatzen zen, lan antolaketan aldaketarik ez egiteagatik, baizik eta, lanean bakarrik, prozesu produktiboak (edo produktuen portzentajea langileekiko) produktibitate tasa baxuak zituzten.

Frederick W. Taylor (1856-1915) estatubatuarraren metodo zientifikoa lehenengoa izan zen lanaren produktibitatea handitzen saiatu zena, testuinguru honetan. Espezializazio zientifiko hau, oinarritzen da ikerketa bat zatitzen hobeto ulertzeko. Taylorrek ikerketa hau, bere ingeniaritza ikasketetan oinarrituta, gestioaren mundura bideratu zuen. Beharrezko eginkizunak zatitzen zituen produkzio mugimendu sinple eta mekanikoenak bihurtzeko eta mugimendu bakoitza betetzeko beharrezkoa zen denbora minimoa kronometatzen zuen.

Jarraian, langile bakoitzari mugimendu baten errealizazioaren ardura ematen zitzaion, eta tauletan agertzen ziren mugimendu guztiak bete zezaten soldata igoerekin suspertzen zituzten. Orokortzerakoan, metodo tayloristak denborak determinatzen eta kronometratzen zituzten bulego teknikoetan bihurtu ziren, eta langileak mekanikoki beraiei egokitzen saiatzen ziren. Lan antolaketaren metodo tayloristak denbora eta mugimenduen kontrolean oinarrituta zeuden. Hau izaten zen, batez ere, langileak ataza determinatu bat egiteko denboraren neurketa, egiten zituzten mugimenduak ikasten, bere oinarrizko ordenan jartzeko nahian, horrela lortu nahi zuena erabateko denbora gutxien produktuaren pieza bat egitea. Metodo hauek, enpresen produktibitate handitzea lortu zuten neurri handi batean.

Metodo taylorista, produktibitatea handitzea lortu egin zuen gradu onargarrietan, eta laster Europara zabaldu zen. Baina bere gabezia izan zen, benetan ez zuela lan antolaketan aldaketarik egin (nagusiki, bere ordenamendu espaziala), baizik eta, bakarrik hobetu zuela lehenik existitzen zena. Arazo garrantzitsuena izan zen, prozesu produktiboaren alde bateko efizientzia ez zela bat etortzen beste prozesu produktibo baten efizientziarekin, ondorioz, produktuak pilatzen ziren eta “ataskuak edo “botila lepoak” delakoak sortzen ziren beraz, lana alferrik galtzen zen langile batzuk besteak baino lehenago bukatzen zutelako.

Lanaren antolaketa zientifikoaren printzipioak

Erresuma batuan burutu zen industria iraultzaren garaian, langile kualifikatuek, astean zehar pieza kopuru jakin bat ekoitzi behar zuten derrigor. Haatik, beraiek ezartzen zuten jarraipenik ez zuen ekoizpen erritmoa. Igandea, jai eguna alegia, mozkortzen ematen zuten asko eta askok. Astelehenetan biharamuna jasan eta gelditzen ziren beste lan egunetan berreskuratu egiten zuten ekoizpen helburura iristeko beharrezkoa zen lan erritmoa.

Taylorismoak lana  antolatzeko sistema zentzudun bat proposatu zuen. Langilea eta industria-produkzioko eredu modernoen arteko harremanari begirada positibista eta mekanizizta duen eredu zientifiko bat ezarri zion, beren beregi, besolanaren, makineriaren eta erreminten efizientzia maximizatzeko helburuarekin. Hortarako, lana zatitzea, prosezuak zehetu eta deskribatzea, neurtzea, eta errendimenduaren araberako ordainsariak ezartzea proposatu zuen lan-jardueran edonolako inprobisazioa ezabatuz. Horiek horrela, alperrik eginiko mugimendu eta jarduerak desagertu egiten dira, industriaren ekoizpen-potentziala ahal den neurrian aprobetxatzen baita.[4]

Lanaren antolaketa zientifikoa

Taylorismoari, lan-metodo gisa, lanaren antolaketa zientifikoa edo lanaren kudeaketa zientifikoa deitu zitzaion. Zereginak beste zeregin sinpleago batzuetan zatitzen eta langilearen errendimenduaren araberako ordainsaria ezartzen oinarritzen da.[5]

Lan antolaketa Tayloristak industria hainbat eratan eraldatu zuen:      

  • Langilearen trebetasuna handitu zuen espezializazioaren eta ezagutza teknikoaren garapenaren bidez.
  • Lantegian kontrola areagotu zuen eta, ondorioz, kapital metaketa handiagotu.
  • Lana zehaztapen teknikopean jarri zuen, langilearen zeregina mekanizatu baitzuen.
  • Mugimenduen eta produkzio-denboraren azterketa zientifikoa ezarri zuen.
  • Taylorrek proposatutako lan-zatiketak lana zientifikoki berrantolatu zuen, kostuak murriztu baitzituen.

Taylorren eredua hedatuz joan zen ahala, langileriaren artean errefus sentimendua hazi egin zen. Aldi berean, industriaren beharrak aldatuz joan ziren, hainbat merkatuk azkar eta ugari ekoitzitako amaitutako produktuak behar zituztelako. Arrazoi hauengatik, XX. mendearen hasieran fordismoak berproposatu egin zituen ekoizpen eredu honen printzipio batzuk.

Taylorrek berak zioenaren arabera, lana antolatzeko sistema martxan jartzeko etapak honako hauek dira:

  1. Aztertu beharreko lana egiten bereziki trebeak diren hamar edo hamabost langile aurkitu.
  2. Aztergai den lana burutzeko langile bakoitzak egiten dituen oinarrizko mugimendu-serie zehatza definitu; erabiltzen dituen tresnak eta materialak barne.
  3. Kronometroa erabiliz, oinarrizko mugimendu bakoitza egiteko behar den denbora neurtu eta hauxe gauzatzeko modurik sinpleena aukeratu.
  4. Alperrik eginiko mugimenduak, geldoegi egindakoak edo/eta oker egindakoak ezabatu.
  5. Ondorioz, alferrikako mugimendu guztiak ezabatu ondoren, mugimendu azkarrenak eta material egokienak hobekien erabiltzea ahalbidetzen dutenak sekuentzia batean bildu.[6]

Soldadua

Lanaren kudeaketa zientifikoak langileek dituzten jarduerekiko kontrol maila handia eskatzen die administratzaileei eta, ondorioz, langile administratzaileen kopurua haztarazten du. Eredu honek eskatzen duen zainketa zurrun eta zehatzegiak langile eta administratzaile arteko talkak sor ditzake.

Langile batzuek beste batzuek baino talentu handiagoa zutela ohartu zen Taylor. Are gehiago, azkarrenek sarritan motibazio urria zutela ikusi zuen. Honez gain, lan errepikakorrak -zigortzat hartzen zirenak- egitera behartuta dauden langile gehienek ahalik eta erritmo txikienean lan egiteko joera zutela ikusi zuen. Lan erritmo motel hau hainbat industria eta herrialdetan nabarmendu da, eta "soldadu" izenarekin bataiatu da. Taylorrek izen hori erabili zuen adierazteko langileek inguruan dituzten beste langileen lan erritmo berdina dutela, baldin eta ordainsariak berberak badira.

Lantoki gehienetan garatu ziren lan jarduerak eraginkortasunik gabekoak zirela sustengatzen zuen Taylorrek. Ondorioz, honakoa proposatu zuen: ikerketa zehatzek lagun dezaketela edozein lan eraginkorrago egiten, baldin eta metodorik onenetan oinarritzen badira. Taylorrek erakutsi zuen langile bakoitzaren errendimendua nabarmen hobetu daitekeela baldin eta hark jasotzen duen soldata bere produktibitatearekin zuzenki lotuta badago.

Mekanizazioarekin eta automatizazioarekin erlazioa

Makinista bat Tabor Companyn, Taylorren metodoak praktikan jarri ziren konpainian, 1905ean.

Lanaren kudeaketa zientifikoa edo taylorismoa, mekanizazio eta automatizazio industriala oraindik agertzeke zegoenean garatu zen. Lanaren kudeaketa zientifikoaren ideiek eta metodoek manufaktura-sistema amerikarra eskuz egindako lanetik (gizakien besolanean oinarritua alegia) mekanizaziora eta automatizaziora bultzatu zuten. Prozesuak unitate diskretu eta zehatzetan banatzean, lanaren kudeaketa zientifikoak automatizazioaren eta nazioarteko hedapenaren oinarriak ezarri zituen. Nahiz eta lanaren kudeaketa zientifikoaren defendatzaileek gizakiak ekoizpen-prozesutik kentzea ez zuten helburu, mekanizazioak eta automatizazioak gora egin ahala, kezka sortu zen langabezia teknologikoari buruz.

Taylorismo digitala

Philip Brown, Hugh Lauder eta David Asthon autoreek “taylorismo digitala” deitzen diote iraultza informatikoaren edo “hirugarren iraultza industrial”aren ezagutza-lan globalaren antolaketari.

Taylorismo digitalak duela gutxi arte mekanizagarriak ez diren zereginak – sorkuntzan oinarrituak, intelektualak, klase ertainetako hainbat eta hainbat  profesionalek egiten dituztenak, alegia – artisautza lanen pare tratatzen ditu, hau da, kodetu eta digitalizatu egiten ditu, erabakitzeko eta epaitzeko giza gaitasunaren ordez erabaki-protokolo informatizatuak dituzten programa automatikoak – mekanizatuak – ezarriz. Honez gain, prosezu digitalizatuek deslokalizatzeko eta mugikortasun teknikorako duten erraztasunagatik (informatika bitartez konexio globalak eginda), enpleguak esportatzea, aldatzea eta ordezkatzea erraza da.

Taylorismo digitalaren eragina desberdina izango da herrialdeen arabera: Lan informatizagarriak gora egiten dutenez egunetik egunera, herrialde aurreratuenetan hauen diseinu eta garapena egingo da. Aldiz, garapen bidean zein azpigaratuta dauden herrialdeetan, non lan informatizagarri gehienak ezartzen diren,  soldata murrizketak eragingo ditu.

Erreferentziak

  1. Barba Álvarez, Antonio. (2010). Frederick Winslow Taylor y la administración científica: Concepto, realidad y mitos. UAM.
  2. El taylorismo y el fordismo. en Attac.
  3. Rileggere Americanismo e fordismo oggi. Giornaledifilosofia.net / Filosofiai taliana.it ISBN ISSN 1827-5834..
  4. (Gaztelaniaz) «¿CUÁLES HERRAMIENTAS UTILIZO: KAIZEN, 5S, 6 SIGMA, TPM, JIT?» Productividad Colombia 2016-12-13.
  5. Asensio del Arco Eva; Blömer Vázquez Betriz (2013). Simulación empresarial : [Administración y finanzas : Administración y gestión] (1ª ed. edición).. Madrid: Paraninfo, 84 or. ISBN 9788497329989..
  6. (Gaztelaniaz) «LDD - Historia del Trabajo III - Taylorismo y Fordismo» iVoox.

Bibliografia

  • Brown, Philip; Lauder, Hugh; Asthon, David, The Global Auction: The Broken Promises of Education, Jobs, and Incomes, Oxford University Press, 2011, ISBN 978-0-19-973168-8
  • Coriat, Benjamín: El taller y el cronómetro. Ensayo sobre el taylorismo, el fordismo y la producción en masa, S XXI, México, 1991
  • Coriat, Benjamín: El taller y el robot, Siglo XXI, México, 1992

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.