Tavira
Tavira Portugalgo hiri bat da, Faro barrutian eta Algarbe azpieskualdean dagoenea. 13.400 biztanle inguru ditu. Ekialdeko Algarben (Sotavento) kokatzen da.
Tavira | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Faro | ||
Posta kodea | 8800 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°07′51″N 7°39′02″W | ||
Azalera | 609 km² | ||
Mugakideak | Alcoutim, Castro Marim, Vila Real de Santo António, Olhão, São Brás de Alportel (en) eta Loulé (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 26.167 (2011) | ||
Dentsitatea | 42,97 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 281 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Łańcut, Perpignan Méditerranée Métropole (en) eta Perpinyà | ||
cm-tavira.pt |
Izen bereko udalerriaren egoitza nagusia da eta 606,97 km2ko azalera du[1] eta 26.167 biztanle ditu(2011), [2] 6 parrokiatan banatuak. [3] Udalerria iparraldean Alcoutim udalerriarekin muga egiten du, ekialdean Castro Marimekin, mendebaldean Vila Real de Santo António udalerriarekin, hego-mendebaldean Olhãorekin, mendebaldean São Brás de Alportelekin, ipar-mendebaldean Loulekin eta hegoaldean Ozeano Atlantikoko kostaldearekin.
Cittaslow Cities sarearen barruan dago. [4]
Parrokiak
Tavira udalerria 6 parrokiatan banatuta dago: [5]
|
Geografia
Erliebea kostaldean nahiko laua da eta oso malkartsua zonalde menditsuetan, izan ere, gailur batzuek 500 metroko altuera gainditzen dute. Udalerria hainbat ibaik zeharkatzen dute, hala nola Rio Gilão (Rio Séqua edo Ribeira da Asseca bezala ezaguna ere), Ribeira do Almargem edo Rio Vascao. Tavira udalerrian, Algarbeko hiru eskualde natural oso ondo berezita daude: kostaldea, barrocala eta mendialdea.
Tavira udalerriko kostaldean Algarbe eta Portugalgo hondartzarik ederrenetakoak daude, guztiak Ria Formosa Parke Naturalean sartuak. Itsasoko tenperatura oso atseginak izaten dira udan eta udazken hasieran, eta 26 °C ingurukoak izan daitezke hilabete beroenetan. Udalerriko hondartzak hauek dira: Lacém hondartza, Cabanas de Tavira hondartza, Ilha de Tavira hondartza, Terra Estreita hondartza, Barril hondartza eta Homem Nu hondartza .
Ria Formosak udalerriko kostalde osoa hartzen du, eta itsasotik bereizita dago bi duna barragatik: Cabanas uhartea eta Tavira uhartea. Barrera funtzioa egiten duten uharteez gain, itsasadarrak hainbat kanal, gatzaga eta padura biltzen ditu.
Serra de Santa Maria da Serra do Caldeirãori Tavira udalerrian ematen zaion izena; 500 metro gorako gailur biribilak daude. Garaiera txikiko mendi hesi honek iparreko haize hotzen eragina ekiditen du eta ipar-mendebaldetik datozen euri-fronteak ahultzen ditu, eta horrela, Algarbeko kostaldeko klima bereizten du. Gainera, Cadizeko Golkotik datozen aire hezeen masentzat kondentsazio hesi bat da. [6]
Biztanleria
Biztanle kopurua [7] | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1864 | 1878 | 1890 | 1900 | 1911 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
19 494 | 21 842 | 24 166 | 25 392 | 26 755 | 24 824 | 27 786 | 28 972 | 30 632 | 27 798 | 22 900 | 24 615 | 24 857 | 24 997 | 26 167 |
(Oharra: biztanle "egoiliar" kopurua, hau da, erroldak gertatu ziren unean udalerri horretan zuten egoitza ofiziala. )
Biztanle kopurua adin tartearen arabera [8] | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1900 | 1911 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |
0-14 urte | 8 202 | 8 317 | 7 416 | 8 150 | 7 880 | 7 492 | 6 207 | 4 470 | 4 895 | 4 122 | 3 121 | 3 513 |
15-24 urte | 5 097 | 4 834 | 4 843 | 5 261 | 5 083 | 5 973 | 4 194 | 3 095 | 3 236 | 3 359 | 3 130 | 2 390 |
25-64 urte | 10 482 | 10 970 | 10 739 | 12 565 | 13 450 | 14 262 | 14 017 | 11 720 | 12 103 | 12 353 | 12 900 | 14 032 |
= > 65 urte | 1 412 | 1 619 | 1 603 | 2 007 | 2 444 | 2 976 | 3 380 | 3 635 | 4 381 | 5 023 | 5 846 | 6 232 |
(Oharra: 1900tik 1950era datuek "de facto" biztanleriari egiten diote erreferentzia, hau da, erroldak egin zirenean udalerrian zegoen. Hortaz, desberdintasun batzuk daude izendatutako biztanleen aldean. )
Ekonomia
Tavirako udalerriak barrocal eta mendialdeak ditu eta ekoizpen nagusia, arrantza eta akuikulturaz gain (Ria Formosa eremuan, arrain kontserben jarduera ia desagertuta dago), nekazaritza da, bereziki sagarrondo lursail handiak, mendiko baliabideen ustiapenarekin batera ( eztia eta kortxoa, adibidez).
Industria turistikoa kostaldean kokatzen da batez ere, eskualdeko hondartza tarte zabalen inguruan, Tavira uhartean eta Cabanas uhartean .
Ondarea
Taviran eraikitako ondarearen artean, bi monumentu nazional nabarmentzen dira:
- Santa Maria do Castelo eliza (MN 1910etik)
- Tavira gaztelua (MN 1939tik)
Erreferentziak
- Instituto Geográfico Português. (2013). (XLS-ZIP)Carta Administrativa Oficial de Portugal (CAOP), versão 2013 (Direção-Geral do Território).
- INE. (2012). «Quadros de apuramento por freguesia» (XLSX-ZIP) Censos 2011 (resultados definitivos) (Instituto Nacional de Estatística).
- Lei n.º 11-A/2013, de 28 de janeiro: Reorganização administrativa do território das freguesias. Anexo I. Diário da República, 1.ª Série, n.º 19, Suplemento, de 28/01/2013.
- Sul Informação. (22 de Dezembro de 2012)..
- Diário da República (1.ª série — N.º 19 — 28 de janeiro de 2013) - página da Comissão Nacional de Eleições
- ANICA, Arnaldo Casimiro. Tavira e o Seu Termo - Memorando Histórico, Edição da Câmara Municipal de Tavira, 1993.
- Instituto Nacional de Estatística (Recenseamentos Gerais da População) - https://www.ine.pt/xportal/xmain?xpid=INE&xpgid=ine_publicacoes
- INE - http://censos.ine.pt/xportal/xmain?xpid=CENSOS&xpgid=censos_quadros
Kanpo estekak
- Tavirako udalerriko orrialde ofiziala
- Dom Paio Peres Correia Eskola Bertikala Taldearen orria
- Tavirako Eremu Arkeologikoa
- Postal do Algarve eskualdeko egunkariaren lineako edizioa
- Postal do Algarve eskualdeko egunkariaren paperezko edizioa
- AlgarveNews.com.com aldizkari digitala
- Santa Luziako gatzontzietako hegaztiak avesdeportugal.info helbidean
- "Tavirako argazkiak"
- "Google Maps 360º argazkia"