Tavex Algodonera

Tavex Algodonera 1846. urtean, sorturiko oihal egile gipuzkoarra da.

Tavex Algodonera
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaehungintza
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaAurelius Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1846

Historia

"Fábrica de hilados, tejidos y estampados de Bergara" izenarekin sortu zen 1846. urtean eta gehienbat Ameriketatik zetozen langaiak lantzen zituzten. 1901. urtean, elkarte anonimoen lege berriari egokitzeko izen berria hartu zuen "Algodonera de San Antonio, SA". 1970eko hamarkadaren hasierara arte langile eta armaden uniformeak egiten aritzen zen.

1970eko hamarkadatik aurrera merkatu berrietara zabaldu zen, Espainian oraindik ez zen ezagutzen denim izeneko material berria ekoizten zuen makina berri bat erosi zuelarik. 1989. urtean jaio zen Tavex talde modernoa, Alginet eta Navarréseko herri valentziarretan denima ekoizten zuten enpresa bana erosi ondoren. Urte hartan bertan Tavex Algodonera, Espainiako burtsako merkatu jarraian kotizatzen hasi zen.

1990ean Tavexek fabrika berria eraiki zuen Marokoko Settat herrian, ondorengo urteetan bizi izango zen deslokalizazio prozesuari aurrea hartuz. Settateko fabrika 1999an handitu behar izan zen, eskari handiari aurre egiteko. 1998 eta 1999 urteen artean Sanpere enpresaren akzioen bi hiruren eskuratu zituen. Azkenik 2003an akzioen %100a erosi zituen. 2004ko urtarrilean, Tavex Algodonerak, Avantex enpresaren %70a erosi zuen.

Tavex gaur egun

Tavex Algodonera munduko denim ekoizlerik garrantzitsuena da, produkzioaren %80a kanpoko merkatuetara esportatzen da, eta guztira 50 herrialde baino gehiagotan saltzen ditu bere produktuak gaur egun.

Ikus, gainera

  • Espainiako burtsako baloreen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.