Tavda zaldi
Tavda zaldia, errusieraz Тавдинская лошадь, Errusiako Siberia aldeko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da. Uralak aldeko bertako zaldi arraza bakarra da. Poni arraza hau zaharra da eta gizakiaren oso eragin txikiarekin bere kabuz eta ingurumenari moldatuz garatu da.
Tavda zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Errusia |
Sinonimoak | Tavdinka.Tavdinskaya |
Basoko poniak dira eta gurdi-zaldiak bezala erabiltzen dira.
Izena Tavda ibaitik datorkio.
Bibliografia
- (Ingelesez) [Hendricks 2007] (en) Bonnie Lou Hendricks, International Encyclopedia of Horse Breeds, Norman, University of Oklahoma Press, 2007ko abuztuaren 15, 2, argitalpen, 486 p. (ISBN 0-8061-3884-X, OCLC 154690199), « Tavda »
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.