Tau neutrino

Tau neutrino edo neutrino tauonikoa leptoien taldeko funtsezko partikula bat da. ½ko espina du, eta bere masa elektroiarena baino milioi bat aldiz txikiagoa da, baina ez hutsa.

Tau neutrino
Elkarreraginakgrabitazio eta elkarrekintza nuklear ahul
Antipartikulatau antineutrino (en) Itzuli
Aurkitua 
Masa inbariantea0,28 eV/c²

Hain masa txikia duenez, beti argiaren abiaduratik hurbileko abiaduran mugitzen da, horregatik zientzialariek neutrinoak masarik ez zuela pentsatzen zuten, eta ondorioz luxoi bat zela. Beranduago neutrinoen oszilazioaren fenomenoa aurkituko zen, nagusiki, neutrinoen zapore aldaketan datzana. Oszilazioaren ondorioz, neutrinoen masa ezin da hutsa izan.

Ez du karga elektrikorik, eta soilik elkarreragin nuklear ahularen bidez elkarreragiten duenez (partikulei dagokienez grabitate elkarreragina ia hutsa bait da) partikula hau detektatzeko oso zaila da, eta gainera, oszilazioaren ondorioz, partikulen fisikako eredu estandarreko beste bi neutrino motetatik (elektroi neutrinoa eta muoi neutrinoa) ez dago ezberdintzerik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.