Tau3 Gruis
Tau3 Gruis (τ3 Gru / HD 216823 / HR 8722) Grus (kurriloa) konstelazioko izar bat da. +5,72 itxurazko magnitudekoa, Tau bayerren izendapena beste bi izarrekin banatzen du, τ1 Gru y τ2 Grurekin. Hiru izarrak ez daude elkarren artean fisikoki lotuta, gure eguzki sistematik distantzia ezberdinetara daudelarik. Tau3 Gruis, hiruretatik urrunen duguna, 272 argi urteko distantziara dago.
Tau3 Gruis | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 78,663 pc |
Itxurazko magnitudea (V) | 5,714, 5,938, 5,322, 5,29, 5,262 eta 5,686356 |
Magnitude absolutua | 1,36 |
Mota espektrala | A4mA5-F2 |
Konstelazioa | Grus |
Abiadura erradiala | 6,3 km/s |
Igoera zuzena | 344,19916791337 ° |
Deklinazioa | −47,96922040331 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 3,16 Eguzki erradio |
Argitasuna | 24 L☉ |
Izendapenak | |
ikusi
|
Tau3 Gruis lerro metalikodun izar edo Am izar bezala katalogatua dago. Tau3 Gruisen errotazio abiadura oraindik neurtua izan ez den arren, Am izarrak A espektro motako beste izar batzuekin alderatuta motel biratzeagatik bereizten dira, elementuren batzuk erradiazio bidez azalera igotzea eta beste batzuk, grabitatearen ondorioz, barnera hondoratzea eragiten duena. Honek, espektroak zenbait metalen xurgapen lerro indartsu eta sarritan aldakorrak izatea eragiten du. Am izarrik ezagunenak Sirius (α Canis Majoris) eta Castor (α Geminorum) dira.
7735 kelvineko tenperatura efektiboarekin, Tau3 Gruisen argitasuna gure eguzkiarena baino 32 aldiz handiagoa da, bere erradioa 3,2 eguzki erradiokoa delarik.