Tatooine
Tatooine, Star Wars film sailean agertzen den planeta bat da. Bere izena, Tunisiako Tataouine eskualdeagatik jasotzen du, film sail honetako eszenaren batzuk bertan filmatu zirelarik. I., II., III., IV. eta VI. ataletan agertzen da.
Deskribapena
Tatooine, planeta mortu bat da. Ura lortzeko modu bakarra, atmosferako hezetasunetik ateraz da. Bi eguzki ditu, Tatoo I eta Tatoo II izenekoak, atmosfera oso bero bat sortzen dutenak. Ez du ezarritako gobernurik, eta, beraz, gaizkile, trafikatzaile eta ordainsari bilatzaileentzako oso planeta egokia da.
Sinestezina bada ere, planeta mortu honetan, fauna nahiko ugaria garatu da, zenbait espezie dituena, honako hauek horien artean: Banthak, Rontoak, Dewbackak, Krayt herensugeak eta Massiffak.
Biztanleria
Bertako biztanleak, Jawak dira, planetak dituen bi eguzkietatik babesteko, gorputza tunika marroiz erabat estaltzen duten estralurtar arraza txiki bat. Beste espezie bat, Tuksen Raiderrak edo hareetako biztanleak dira, oso suarrak direnak eta planetako koloniak euren domeinuen inbaditzaile bezala ikusten dituztenak.
Planetaren izaera mortuagatik, bere atrakziorik garrantzitsuenetako bat pod lasterketak ziren, non kontaezin beste izar sistematako pilotu estralurtarrak, lehiatzeko biltzen ziren. Horietako bat (gizaki bakarra), Anakin Skywalker izan zen, lehen eta azken aldiz irabazi zuena lasterketa hauetako bat. Lasterketa irabaztean, bere askatasuna lortu zuen, eta Coruscantera bidaiatu zuen Jedi bezala entrenatzeko. Planetan, bere ama, Shmi Skywalker geratu zen, Wattoren esklabo bezala, Mos Espako portuko txatar-biltzaile bat. Ondoren, Shmi askatua izango zen, eta Cliegg Larsekin ezkondu zen, Owen Larsen aita zena.
Politika
Tatooine, Errepublika Galaktikotik kanpo egon zen Huttarren agindupean Klon Gerrak hasi arte, Jabba Hutak, Errepublikako Jediekin aliantza bat egin zuenean kanpo ertzeko lurraldetik tropak igarotzea baimentzeko Jediek, trukean, bere semea erreskatatzekotan. Ez da ezagutzen zenbat denboraz mantendu zen akordio hau, baina, uste denez, Inperio Galaktikoa ezarri zenean, bere uztarripean erori zen honi esker. Inperioko tropek, erabateko kontrola mantentzen zuten planetako gune zabaletan. hareetako soldaduen artean, batzuk Dewbacken gaineak zihoazen, beste batzuk oinez, eta planetaren bi eguzkien beroaren aurkako erresistentzia handia zuten.
Kontaezin beste portu espazialek estaltzen zituzten Tatooine planetako duna mortuak. Garrantzitsuenak, Mos Eisley eta lehen aipaturiko Mos Espa dira, non galaxiako zirrimarra guztia, negoziatzeko edo tragoxka on batez gozatzeko biltzen zen. Mos Eisleyko taberna, toki oso berezia zen, non pilotu espazialik hoberenak zeudela esaten zen.