Tatiana Gutsu
Tatiana Gutsu (ukraineraz: Тетяна Костянтинівна Ґуцу, errumanieraz: Tatiana Guțu) (Odesa, Ukraina, 1976ko irailaren 5a -) gimnasta ohi ukrainarra da. 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan bakarkako txapelduna izan zen eta inoiz ikusi izan den saio zailenetakoa egin zuelako da ezaguna[1].
Tatiana Gutsu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1976ko irailaren 5a (47 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Errumaniar arbasoak zituen familia ukrainar batean jaio zen eta sei urterekin hasi zen gimnasia egiten. 1988an Sobietar Batasuneko selekzioan sartu zen.
Aiurreneko garaipen handia 1991ean izan zuen Indianapolisko Munduko txapelketan, taldekako garraipena lortu baitzuen. Bakarkakoan bosgarren egin zuen eta bi aparatutan zilarrezko domina eskuratu zuen. Hasieratik erakutsi zuen ariketa zailak egiteko zaletasuna eta mundu mailan Yurchenko jauzia egin zuen aurrenekotako gimnasta izan zen[2].
1992an Munduko txapelketaran goia joko zuela zirudien eta nahiko ziurtzat jotzen zen hiru aparatutan urrea lortuko zuela, baina ekitaldi kaskarrak izan zituen eta ez zen gorietako final bakarrean sartu. Bartzelonako Joko Olinpikoetarako sailkapen probatan aurreneko hiruetan egin behar zuen baina ez zuen lortu. 15 urte baino ez zituen orduan. Entrenatzaileek ordea nahi zuten Tatiana Gutsuk parte hartzea eta sailkatua zen Rozalia Galiyeva lesionatu zela esan eta haren ordez sartu zuten[3]. Emaitza harrigarria izan zen. Aparatu bakarraren faltan Shannon Miller estatubatuarrarekin berdinduta zegoen. Jauzien proba zen azkena eta Tatiana Gutsuk Yurchenko jauzi baten bidez 0'12 puntutako aldea atera zion Millerri[3]. Taldekako urrezko domina ere eskuratu zuen. Galiyevarekin elkarbanatu zuen jasotako dirusaria.
Erretiratu ondoren Estatu Batuetara joan zen eta gaur egun Michiganen gimnasia entrenatzailea da[4].
Palmaresa
Udako Olinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Bartzelona 1992 | Guztira (bakarka) | |
Taldeka | ||
Barra asimetrikoak | ||
Jauziak | ||
Munduko txapelketak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Indianapolis 1991 | Taldekoa | |
Oreka-barra | ||
Jauziak | ||
Europakoko txapelketak | ||
Txapelketa | Domina | Kategoria |
Nantes 1992 | Guztira (bakarka) | |
Jauziak | ||
Barra asimetrikoak | ||
Oreka-barra | ||
Zorua | ||
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Gutsy Gutsu dazzles to win all-round gymnastics gold - Olympic News» International Olympic Committee 2020-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
- (Ingelesez) Janofsky, Michael. (1991-09-12). «GYMNASTICS; Soviet and U.S. Teams Go 1-2 in World Meet (Published 1991)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
- (Ingelesez) Janofsky, Michael. (1992-07-31). «BARCELONA: GYMNASTICS; Gutsu Beats Miller and Stashes Gold in the Vault (Published 1992)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
- «Controversial Soviet Gold Medalist Tatiana Gutsu Reflects from West Bloomfield – Deadline Detroit» web.archive.org 2017-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).