Tasmania

Tasmania[1] (Palawa kani: lutruwita[2]) Australiako uharte eta estatua da, kontinentearen hego-ekialdean 240 km-ra, Bass itsasarteak bananduta. Estatuak Tasmania uharte nagusia, munduko 26. uharterik handiena, eta inguruko 1.000 uharteak hartzen ditu[3]. Australian biztanle gutxien dituen estatua da, 541.965 biztanle baizituen 2021eko martxoan. Estatuko hiriburua eta hiririk handiena Hobart da, eta biztanleriaren % 40 inguru Greater Hobart inguruan bizi da[4].

Tasmania
 Australia
Administrazioa
Estatua Australia
ISO 3166-2AU-TAS
HiriburuaHobart
Premier of Tasmania (en) ItzuliJeremy RockliffGovernment of Tasmania (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak42°S 147°E
Azalera90,758 km²
MugakideakVictoria
Punturik altuenaMount Ossa (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria539.590 (2020ko martxoaren 31)
29.625 (2016)
Dentsitatea7,27 bizt/km²
GentilizioaTasmaniar
Informazio gehigarria
EzizenaIsland of Inspiration
Gobernaria
Lehen Ministroa
Kate Warner
Will Hodgman
Ordu eremuaUTC+10:00, UTC+11:00 eta Australia/Hobart (en) Itzuli
www.tas.gov.au

Historia

Aborigenak

Uharte nagusian herri aborigenak bizi izan ziren, britainiarren kolonizazioa baino 40.000 urte lehenagora arte. Uste da Tasmaniako aborigenak kontinenteko aborigenengandik banandu zirela duela 11.700 urte inguru, itsas mailaren igoerak Basseko itsasartea eratu ondoren[5].

Jatorrizko Tasmaniarrak, nagusiki, lurralde desplazamendu ez oso handietan mugitzen ziren nomadak ziren, elikagai iturri eta urtaroen araberako mugimenduekin: itsaskiak, lehorreko ugaztunak, barazko eta fruitu basatiak bezalako janari-horniketa zen nomadismoaren ardatza.

Klan erako gizarte egiturak zeuzkaten. 60 klan baino gehiago zeuden europar kolonizazioaren aurretik, nahiz eta 48 baino ez dauden lokalizatuta eta lurralde jakin batzuekin lotuta. Klanek beste klanekin harremanak zituzten, ezkontza trukeak egiten zituzten, baina borroka ere bai[6].

Klanak, halaber, adituen arabera, bederatzi herri edo naziotan banatuak. Nazioak sei edo hamabost klanez osatuak egon zitezken, klan bakoitzak bi eta sei familia unitate zituen, ahaideak zirenak. Klanak nazio baten muga sinbolikoen barruan mugitzen ziren, eta muga horiek hainditzeko errituak zeuden. Nazio hauen artean 8 eta 16 hizkuntza desberdin hitz egin zitekeela uste da, baina datua galdua da betiko[7].

Kolonizazioak tasmaniarren genozidioa ekarri zuen ondorio gisa. Milaka laguneko populazioa 100 urteren buruan desegin zen, baina lehen kolonoen eta emakume tasmaniarren arteko umeek, oinordekotza tasmaniar aborigena aldarrikatu izan dute historikoki, eta 21. mendean milaka lagun batzuek jatorri aborigen tasmaniarra aldarrikatzen dute; nahiz eta horren ezagupen ofizialerako zatiketak dauden talde aktibista desberdinen artean[8]. Talde hauetako batzuek Palawa Kani izeneko hizkuntza tasmaniar aborigena berreraikitzen eta bizibirritzen saiatzen ari dira 21. mendean[7].

Britainiarren kolonizazioa

Uhartea 1803an kolonizatu zuten europarrek modu iraunkorrean, Britainiar Inperioaren kolonia penal gisa, Napoleondar Gerretan Lehen Inperio Frantsesak lurra erreklamatzea saihesteko[9]. Kalkuluen arabera, biztanleria aborigena 3.000 eta 7.000 pertsona artekoa zen britainiar kolonizazioaren garaian, baina ia 30 urtean suntsitu zuten kolonoekin izandako gatazka-aldi batean ("Gerra Beltza" eta gaixotasun infekziosoen hedapena). 1825 eta 1831 bitartean goia jo zuen gatazkak, eta hiru urte baino gehiagoko gerra-legea eragin zuen. Ia 1.100 aborigen eta kolono hil ziren.

1847. urtean, bizirik geratzen zen azken tasmaniarrak 47 pertsona ziren, eta erreserba moduko batean bildu zituzten, Oyster Cove delako tokian, presondegi izandako leki. Baina han ere hiltzen utzi zituzten kolonizatzaileek funtsean, eta azken bi tasmaniar garbiak (jatorri mistokoak ez zirenak) izan ziren Truganini (1812–1876) eta Fanny Cochrane Smith (1834–1905) izeneko bi emakume.

Uhartea, hasieran, Hegoaldeko Gales Berriko Koloniaren parte zen, baina 1825ean kolonia independente bihurtu zen Van Diemen's Land izenarekin (Anthony van Diemenek horrela deitua)[10]. 80.000 konbikto inguru Van Diemen's Land-era bidaliak izan ziren, transportazioa bezala ezagutzen den praktika hau 1853an bertan behera utzi baino lehen[11]. 1855ean Tasmaniako egungo Konstituzioa aldarrikatu zen, eta hurrengo urtean koloniak formalki bere izena aldatu zuen Tasmania izenarekin. 1901ean Australiako estatu bihurtu zen Australiako federazioaren prozesuaren bidez.

Ekonomia

21. mendean, Tasmaniak Australiako estatuetako eta lurraldeetako bigarren ekonomiarik txikiena du, neurri handi batean turismoak, nekazaritzak eta akuikulturak, hezkuntzak eta osasunak osatua[12]. Tasmania nekazaritzako produktuen esportatzaile garrantzitsua da, baita ekoturismoko helmuga garrantzitsua ere. Azaleraren % 42 inguru, parke nazionalak eta Gizateriaren Ondare izendatutako lekuak barne ( % 21), erreserba moduren batean babestuta dago[13]. Munduko lehen alderdi politiko ekologista Tasmanian sortu zen[14].

Tasmaniar Ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. «Tasmanian Aboriginal Centre – Tasmanian Aboriginal place names» tacinc.com.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  3. (Ingelesez) Australia, Australia Government, Geoscience. (2014-05-15). «Islands» www.ga.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  4. (Ingelesez) Statistics, c=AU; o=Commonwealth of Australia; ou=Australian Bureau of. (2018-04-24). «Main Features - Main Features» www.abs.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  5. (Ingelesez) corporateName=National Museum of Australia; address=Lawson Crescent, Acton Peninsula. «National Museum of Australia - Separation of Tasmania» www.nma.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  6. Ryan, Lyndall. (1996). The Aboriginal Tasmanians. (2nd ed. argitaraldia) Allen & Unwin ISBN 1-86373-965-3. PMC 35694679. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  7. «Tasmanian Aboriginal Centre – palawa kani» tacinc.com.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  8. (Ingelesez) «Aboriginal identity disputes among reasons for Tasmanian legal service funding change» ABC News 2015-06-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  9. Bolt, Frank. (2004). The founding of Hobart : a diary recounting the events on the Derwent 1803-1804. (1st ed. argitaraldia) Peregrine Press ISBN 0-9757166-0-3. PMC 224423670. (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  10. (Ingelesez) «Van Diemen’s Land | History, Convicts, & Australia | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  11. «Convicts and the British colonies in Australia | australia.gov.au» web.archive.org 2016-01-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  12. «Estimated full time employment | Tasmania | economy.id» economy.id.com.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  13. «Reserve listing | Parks & Wildlife Service Tasmania» parks.tas.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  14. (Ingelesez) «United Tasmania Group | political party, Australia | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.