Taslima Nasrin

Taslima Nasrin (bengaleraz: তসলিমা নাসরিন; Mymensingh, 1962ko abuztuaren 25a -) bangladeshtar idazle eta sendagilea da.

Taslima Nasrin

Bizitza
JaiotzaMymensingh, 1962ko abuztuaren 25a (61 urte)
Herrialdea Pakistan
 Bangladesh
BizilekuaNew Delhi
Lehen hizkuntzabengalera
Familia
Ezkontidea(k)Rudra Mohammad Shahidullah  (1982 -  1986)
Nayeemul Islam Khan  (1990 -  1991)
Hezkuntza
HeziketaMymensingh Medical College (en) Itzuli 1984) Bachelor of Medicine, Bachelor of Surgery (en) Itzuli
Hizkuntzakbengalera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, medikua eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaateismoa
feminismoa
aktibismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

taslimanasrin.com
IMDB: nm1755785 Facebook: nasreen.taslima Twitter: taslimanasreen Discogs: 1026931 Edit the value on Wikidata

Biografia

Familia musulman kontserbadore batean jaio zen. Aita medikua zuen, eta ikasketa horiek aukeratu zituen berak ere. Nolanahi ere, literaturan egindako lanagatik da, gehienbat, ezaguna. Emakume honen idazlanei Rabindranath Tagore, Virginia Woolf eta Simone de Beauvoirren eragina sumatzen zaie.

Eleberri eta poemetan, Indiako kasten arteko desberdintasunak eta gizon-emakumeen arteko eta aberats eta pobreen arteko desberdintasunak salatzen ditu, gizarteko tabu guztiak —erlijiosoak nahiz sexualak— kritikatzen ditu, eta nabarmen uzten du bere herrialdeko emakumezkoek pairatzen duten egoera.

Bangladeshko mugimendu feministaren buruetako bat da. Idatzi dituen lan askok agintari politiko eta erlijiosoen protestak eragin dituzte, eta biraogiletzat hartu izan dute. Heriotza-mehatxupean ere egon izan da.

Lanik aipagarrienak hauek ditu: Shikore Bipul Khudha poema erotikoen bilduma (1986), Nirbachita Kalam (1991, Zutabe hautatuak), Lajja (1993, Lotsa), Nupurren arreba (1999). Suedian bizi da 1999az geroztik.

Ikus, gainera

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taslima Nasrin Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.