Tasio Erkizia
Tasio Erkizia Almandoz (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1943ko urriaren 23a) ezker abertzaleko politikaria, irakaslea eta apaiz ohia da.
Tasio Erkizia | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1994ko azaroaren 30a - 1998ko urtarrilaren 19a - Iñaki Antiguedad → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia
1990eko abenduaren 18a - 1994ko azaroaren 30a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Lesaka, 1943ko urriaren 23a (80 urte) | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta irakaslea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna | ||||||||
1971tik Bilboko Karmelo ikastolan ibili zen irakasle jubilatu zen arte, eta udalerri hartako Herri Batasuneko kide izan zen alderdi horren sorreratik (1978) desegin eta Batasuna bihurtu zen arte (2001). Herri Batasunaren izenean zinegotzi izan zen Bilbon, zazpi urtez, 1980ko hamarkadan. Alderdi politiko horretako Mahai Nazionaleko kidea ere izan zen. 1984an, 1986an, 1990ean eta 1994an, eusko legebiltzarkide hautatua izan zen Bizkaian, alderdi horrekin berarekin.
1975eko maiatzaren 8an, frankismoaren amaieran, espainiar poliziek atxilotu zuten, eta gogor torturatu zuten Bilboko polizia etxean. Biharamunean ospitaleratu behar izan zuten, osasun egoera larrian. Mediku txostenaren arabera, kolpeek eragindako barne kalteak zituen, hematomak gorputz osoan, abdomena zanpaturik eta barea hautsita, eta bortxaketa saioaren ondorioz uzkia larri kalteturik. Bi hilabetez izan zen hilzorian, dialisi tratamenduarekin.[1]
1997ko otsailean, Mahai Nazionaleko beste 22 kideekin bezalaxe espetxeratu zuten, Herri Batasunak hauteskundeetarako ETAren bideoa erabili zuela eta. Guztiak zazpi urteko espetxealdira zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, baina Espainiako Konstituzio Auzitegiak neurriz gainekotzat jo zuen zigorra, eta 1999ko uztailean libre utzi zituzten guztiak.[2] 2012an urtebeteko kartzela zigorra eta hamabi urteko inhabilitazioa ezarri zioten epai baten bidez 2008ko Argalaren omenaldi batean "terrorismoa goratzea" leporatuta; aldiz, 2021eko ekainean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen Erkizia bidegabe kondenatzeagatik.[3]
Erreferentziak
- Jon-Mirena LANDA GOROSTIZA (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetako zuzendaria): «Informe sobre Víctimas de Vulneraciones de Derechos Humanos derivadas de la Violencia de Motivación Política», Eusko Jaurlaritza, 2008. Ikus 94. orrialdea.
- «El Constitucional anula la condena a HB por la desproporción de la pena», El País, 1999-07-22.
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-23). «Erkizia: «La sentencia supone un triunfo colectivo» a favor de la libertad de expresión» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tasio Erkizia |
- Jone G. LURGAIN: «Tasio Erkizia, miembro de la izquierda abertzale: "El lehendakari debería cambiar su actitud de aguafiestas y empezar a proponer soluciones tras el alto el fuego"», Diario de Noticias de Gipuzkoa, 2010-09-12.
- Andoni HERRERA: «Entrevista a Tasio Erkizia, membro da equipa promotora do Eztabaidagune Nazionala (Foro de debate nacional) de Euskal Herria», O Portal Galego da Língua, 2003-12-20.
- Iñaki ZUBIONDO: «Tasio Erkizia: Bilbon Abertzale Izatea», Argia, 1019. zenbakia, 1984-06-10.