Tasio
Tasio 1984 urtean eginiko euskal filma da. Montxo Armendarizek egin zuen Eusko Jaurlaritza, ETB eta TVEren laguntzarekin.
Tasio | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Tasio |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Montxo Armendariz |
Gidoigilea(k) | Montxo Armendariz |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Elias Kerexeta |
Edizioa | Pablo González del Amo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Angel Illarramendi |
Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine |
Sinopsia
Tasio, Lokiz mendilerroaren magalean dagoen herri batean osasuntsu eta zoriontsu hazten den haurra da. 8 urterekin, familiaren beharrak tarteko, mendian hasi behar du lanean, aitak egiten dituen txondorretan laguntzen. 14 urterekin ikazkina egiten da eta handik gutxira Paulina ezagutuko du, bere bizitzako emakumea izango dena. Nahiz eta garai hartako zirkunstantziek gizonak lan finko batera egokitzera eta herrietatik hirietara emigratzera behartzen dituzten, Tasiok nahiago izango du bere askatasun pertsonala mantendu eta mendian bizi, bakardaderik handienean.
Filma benetako pertsonaia baten bizitzan dago oinarriturik: Anastasio Otxoa Ruiz (Tasio), ikazkin askea eta ezkutuko ehiztaria, 1916an Zuñigan jaioa eta 1989an Berrotzako Valderrota mendian hil zena.
Pertsonaiak
- Jose Mari Asin: Tasioren laguna
- Patxi Biskert: Tasio heldua
- Enrique Goikoetxea: Tasioren aita
- Paco Hernandez: Goardia Zibilaren kaboa
- Amaia Lasa: Paulina
- Natxo Martinez: Tasioren anaia
- Garikoitz Mendigutxia: Tasio umea
- Miguel Rellan: Apaiza
- Paco Sagarzazu: Basozaina
- Isidro Jose Solano: Tasio gaztea
- Elena Uriz Etxaleku: Tasioren ama
Ezaugarri teknikoak
Zuzendaritza | Montxo Armendariz |
Gidoia | Montxo Armendariz eta Marisa Ibarra |
Ekoizlea | Elias Kerejeta eta Primitivo Alvaro |
Musika | Angel Illarramendi |
Argazkilariak | José Luis Alcaine |
Edizioa | Pablo González del Amo, Esperanza Cobos eta Josefa Ferré |
Apainketa | Gerardo Vera eta Julio Esteban |
Efektu bereziak | Ignacio Gómez, Antonio Molina eta Alberto Nombela Núñez |