Taxkent

Taxkent[1][2] (uzbekeraz: Тошкент, Toshkent, tɒʃˈkent ahoskatua; errusieraz: Ташкент, tɐʂˈkʲent ahoskatua) Uzbekistango hiriburua da, Taxkent probintzian. 2008an 2.180.000 biztanle zituen[3], nahiz eta iturri ez ofizialen arabera 4,45 milioi dituela adierazi[4].

Taxkent
Тошкент
hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Uzbekistan
AlkateaJahongir Abidovich Artykhodzhaev (en) Itzuli
Izen ofizialaToshkent
Jatorrizko izenaТошкент
Posta kodea100000
Geografia
Koordenatuak41°18′40″N 69°16′47″E
Map
Azalera334.8 km²
Altuera455 m
MugakideakToshkent probintzia
Demografia
Biztanleria2.956.384 (2023ko urtarrilaren 1a)
433.584 (2019)
Dentsitatea8.830,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakTunis, Berlin, Istanbul, Dnipro, Kortrijk, Marrakex, Patiala (en) Itzuli, Zaragoza, Seattle, Shanghai, Skopje, Tripoli, Varna, Karatxi, Haskovo (en) Itzuli, Kiev, San Petersburgo eta Nagoia
Matrikula01—09, (10 eta 30 — старые)
tashkent.uz

Egungo izena turkmenieratik datorkio eta harrizko hiria esan nahi du (taš, "harri" + kand, kent, "hiri"). Antzina beste izen batzuk izan zituen: Txatx, Xax eta Binkent, lehenengo biak taš ("harri") izenarekin lotuak. XVI. mendetik aurrera, Txtxkand/Txaxkand izena Taxkand bihurtu zen eta errusieraren eraginez Taxkent itxura hartu zuen. Urteetan zehar, Asia eta Europa lotzen zituen Zetaren Bidean igarobide garrantzitsua izan zen.

Nahiz eta Uzbekistango beste hiri batzuen balio historikoa ez eduki, hala nola Bukhara, Samarkanda edo Khiva hiriena, Tashkent herrialdeko erdigune ekonomiko eta kulturala da. Bertan daude Uzbekistango kultura-gune nagusiak (antzokiak, liburutegiak, akademiak...) eta nazioarteko enpresen egoitzak ere bai.

Klima

    Datu klimatikoak (Taxkent (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.2 25.7 32.5 36.4 39.9 43.0 44.6 43.1 39.8 37.5 31.1 27.3 44.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.2 8.1 14.0 22.1 27.1 33.2 35.8 34.2 29.0 21.4 14.4 8.9 21.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.8 3.4 9.0 16.1 20.3 25.6 27.7 25.9 20.9 14.5 9.1 4.5 14.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −2.6 −1.4 4.0 10.1 13.5 17.9 19.6 17.5 12.7 7.5 3.7 0.1 8.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −28.0 −25.6 −16.9 −6.3 −1.7 3.8 8.2 3.4 0.1 −11.2 −22.1 −29.5 −29.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 57.8 57.2 64.8 59.8 40.9 10.8 3.5 1.9 5.9 29.3 41.3 53.6 426.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.1 9.6 11.4 9.5 7.0 3.2 1.3 0.7 1.5 4.8 7.3 9.5 76.9
Eguzki orduak 117.8 127.1 164.3 216.0 303.8 363.0 384.4 365.8 300.0 226.3 150.0 105.4 2823.9
Hezetasuna (%) 73 68 62 60 53 40 39 42 45 57 66 73 56.5
Iturria: Uzbekistango Hidrometeorologia Zerbitzua,[5] World Meteorological Organisation,[6] Pogoda.ru.net (tenperatura-errekorrak),[7] Hong Kong Observatory (eguzki-orduak)[8]

Barrutiak

Taxkent egungo honako barrutitan (tuman) banaturik dago:

Zbk. Barrutia Biztanleria
(2009)[9]
Azalera
(km²)[9]
Dentsitatea
(area/km²)[9]
Mapa
1 Bektemir 27.500 20,5 1.341
2 Txilanzar 217.000 30,0 7.233
3 Hamza 204.800 33,7 6.077
4 Mirobod 122.700 17,1 7.175
5 Mirzo Ulugbek 245.200 31,9 7.687
6 Sergeli 149.000 56,0 2.661
7 Xaijontohur 285.800 27,2 10.507
8 Olmazar 305.400 34,5 8.852
9 Uxtepa 237.000 28,2 8.404
10 Jakkasarai 115.200 14,6 7.890
11 Junusabad 296.700 41,1 7.219

Ikustekoak

Errusiar Iraultzaren garaian eta 1966ko lurrikaran, antzinako hiria suntsitu zen eta horregatik eraikin historiko gutxi geratzen dira Taxkenten. Hala ere, hiriak monumentu eta sobietar garaiko monumentu ugari ditu.

  • Kukeldax madrasa. Abdullah Khan-en agintaldikoa (1557–1598), zaharberritze prozesuan dago. Museo bihurtzeko asmoa dute, baina oraingoz meskita da.
  • Txorsu bazarra, Kukeldax madrasatik hurbil dago. Aire zabaleko bazar erraldoi hau Taxkent zaharreko erdigunea da.
  • Teliaxajak meskita (Khast Imam meskita). Uthman Qur'an delakoa dago bertan, munduko koran zaharrena. 655ekoa da eta eraildako Uthman kalifaren odolez zikindua dago, Tamerlanek Samarkandara eraman zuena eta gero errusiarrek San Petersburgoran eraman zutena. Uzbekistanera 1914an itzuli zuten[10].
  • Junus Khan mausoleoa. XV. mendeko mausoleo multzoa da, XIX. mendean zaharberritua. Handiena Junus Khan-en hilobia da, Mogol Inperioa sortu zuen Babur-en aitonarena.
  • Romanov printzearen jauregia. XIX. mendena, Nikolai Konstantinovitx duke handia, Alexandro III.a Errusiakoaren lehengusua, Taxkentera erbesteratu zuten, Errusiak Koroaren Bitxien inguruko afera ilun batengatik. Haren jauregia oraindik hiri erdialdean dago eta behiala museo izandakoa, orain Kanpo Arazoetarako Ministerioa da.
  • Alixer Navoi opera eta ballet antzokia, Aleksei Stxusev arkitektoarena da, Leninen hilobia egin zuenarena.
  • Arte Ederren museoa. Errusiar-aurreko arte bilduma garrantzitsua du, horien artean sogdiar horma-irudiak, estatua budistak eta zoroastrismoko artea. XIX eta XX. mendeko arte aplikatua ere erakusgai dago. Interes handiagoa dute Romanov printzeak Hermitage museotik "mailegatu" zituen margolanak, erbesteko jauregia apaintzeko eta inoiz itzuli ez zituena.
  • Arte Aplikatuen museoa.
  • Amir Timur muesoa.

Garraioa

Hiri senidetuak

Taxkent hiri hauekin senidetua dago:

Garraioa

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.