Tarzan the Ape Man (1932ko filma)
Tarzan the Ape Man (1932) filmak Edgar Rice Burroughs idazleak sorturiko Tarzan oihaneko heroiaren abenturak ditu kontakizun, Tarzan of the Apes eleberrian kontaturikoak hain zuzen, lauso bada ere. Antzezleak Johnny Weissmuller, Neil Hamilton, C. Aubrey Smith eta Maureen O'Sullivan izan ziren. Filma W.S. Van Dykek zuzendu zuen. 1959an eta 1981ean izen bereko ekoizpenak sortu zituzten.
Tarzan the Ape Man (1932ko filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1932 |
Izenburua | Tarzan the Ape Man |
Mugimendua | Pre-Code Hollywood (en) ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Tarzan of the Apes (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Florida eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | W. S. Van Dyke |
Gidoigilea(k) | Ivor Novello Cyril Hume (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Johnny Weissmuller (Tarzan) Neil Hamilton (en) ![]() Maureen O'Sullivan C. Aubrey Smith Johnny Eck (en) ![]() Doris Lloyd Forrester Harvey Ivory Williams (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bernard H. Hyman Irving Thalberg |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Ekoizle eragilea | Irving Thalberg |
Edizioa | Tom Held (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Cedric Gibbons |
Argazki-zuzendaria | Clyde De Vinna (en) ![]() Harold Rosson |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Afrika |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
James Parker (C. Aubrey Smith) eta Harry Holt (Neil Hamilton) Afrikara abiatu dira, elefanteen letaginen boliak aberastuko dituelakoan. Parkerren alaba xarmanta Jane ere (Maureen O'Sullivan) hara bertaratuko da. Harryk Jane du gogoko. Janek estreinakoz Tarzanekin (Johnny Weissmuller) topo egiten duenean beldur da, baina behin ezagututa, maitemintzen hasia da. Tribu batek aitaren taldea harrapatutakoan, Janek Tarzanen bila bidaliko du Cheeta.
Filmaren gaineko hainbat kontu
- Tarzan the Ape Man filmean aurrenekoz agertu ziren elkar batera Weissmuller, O'Sullivan eta Cheeta txinpantzea. Azken hau propio filmerako sorturiko pertsonaia da, ez baita eleberrian haren aztarrenik.
- Tarzanen oihu ezaguna lehen aldiz aditu zen film honetan, Douglas Shearer soinu teknikariak asmatua, Austriako yodel deritzen kantuetan oinarritua itxura baten.
Aktoreak
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
![]() | Tarzan |
Neil Hamilton | Harry Holt |
![]() | Jane Parker |
![]() | James Parker |