Tartean teatroa
Tartean teatroa antzerki-Konpainia bilbotarra da, 2001an sortua. Jokin Oregi, Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira taldearen sortzaileak eta arduradunak.
Tartean teatroa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | antzerki konpainia |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Osatuta |
Tartean teatroaren barruan bi lerro desberdin jorratzen dira: batetik Tartean zigiluarekin doazen antzezlanak (Pankreas, Ghero, Simplicissimus...); bestea, Ez dok hiru sailekoak (Euskera sencilloaren manifiestoa, Lingua Nabajorum, Ez dok hiru-euskal musikaren benetako istorioa...).
Antzezlanak
Ez dok hiru
Mikel Martinez eta Patxo Telleriak hartzen dute parte. Urteak daramatzate "bikote artistiko" bezala lanean. Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea lantzen dute. Obra guztiak euskaraz sortu eta eskaintzen dituzte, formato txiki-arinean edozein txokotara heldu ahal izateko modua., Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...).
- "Marxkarada"
- "Monstruo Sakratuak"
- "Kaio Luma Zikina"
- "Kontenedore baten Istorioak"
- "Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz"
- "Desentxufatuak"
- Euskara Sencilloaren Manifestua
- Larru Haizetara
- Euskarazetamol
- Lingua Nabajorum, Euskararen historia txoroa (2014)
- Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa. (2017)
- Ez dok ero (2020)
Tartean
Zigilu edo izen honekin Tartean teatroak estilo askotako lanak ekoiztu eta banatu ditu:
- Alderray (2022)
- Simplicissimus. (2019) Werner Finck alemaniar aktore, kabareteko artista, eta idazleaz.[1][2]
- Pankreas (2014)
- Sonata bat segundu batean eta piku...
- Ezin egia esan
- Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa (LKM)
- Ana Meaberen "Ipuin Kontaketak"
- Denboraren Korapiloak (Mikel Martinez)
- Karin Karan (Jokin Oregi-ren testuen irakurketa dramatizatua)
Sariak
Azken urteotan, sari ugari jaso ditu, hala nola:
- 2012an Patxo Telleriak Max Saria euskarazko testu onenari “Larria, Kutsakorra eta mendebaldekoa” antzezlanagatik
- 2013an Patxo Telleriak Max Saria jaso zuen euskarazko testu onenari “Lingua Nabajorum” antzezlanagatik
- 2014an "Lingua Navajorum" antzezlanak Donostia Antzerki Saria ere jaso zuen
- 2015ean “Pankreas” antzezlanak Ercilla Saria jaso zuen Sorkuntza Dramatiko Onenagatik, bertsio bietan (euskaraz eta gazteleraz).
- 2019an Patxo Telleriak Teatro Rojas de Toledok banatzen dituen sari ezagunetan Gaztelaniazko Autore Onenaren saria jaso zuen Último Tren a Treblinka lanagatik (Vaiven Produkzioak-en ikuskizuna)
Erreferentziak
- Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
- «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
Ikus, gainera
- Euskal Herriko antzerki taldeen zerrenda